Berrien artxiboa

Liburuaren Eguna 2018, apirilak 23

Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna zela eta, jarduera ezberdinak burutu ziren Ikastolan. DBHko Liburutegian, aurten Printze Txikia liburuaren 75. urteurrena zela gai hartuta, kartel berezia diseinatu eta liburuko esaldi esanguratsuenak liburutegiko espazioetan jarri dira. Bestalde, irakasleek irakurketa proposamenak egin dituzte hormairudi bat sortuz, ikasleak irakurtzera animatuz. Mila esker parte hartu duzuen guztioi! Ikus Liburutegiko webgunea. Lehen ...
Read more

Hiru aipamen Lauroko ikasleentzat Zientziaren Azokan

Larunbatean, apirilak 21, Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ospatuko zen Bilboko Plaza Barrian. Lauro Ikastolako bost taldek eraman zituzten euren proiektuak, DBH eta Batxilerrekoak, eta hiruk aipamen bereziak lortu zituzten: Batxillerra: “Fruta zaborretik energiara: Laranja hodakinetik eta nola sortzeko prozesuaren azterketa”. Egileak: Malen Ibañez, Aitor Arrugaeta eta Negue Alonso. Saria: bisitaldia Nanogunera. DBH 3: “SLauter: Lauro ikastola, ...
Read more

Batxilerreko ikasle berrien matrikula epea eta ate irekiak

IDAZKARITZAKO HARRERA ORDUTEGIA Maiatzaren 2tik 14ra: 8:00 – 14:00 eta 15:00-16:30 Prozesua xedapen hauen arabera egingo da: Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretua. Hezkuntza Sailburuaren 2018ko otsailaren 23ko Agindua: agindu honen bitartez 2018/19 ikasturtean Batxilergoan ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan eskabideak aurkeztu eta onartzeko epeak eta jarraibideak adierazten dira. Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke: Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan ...
Read more

Rober Swartz Ikastolan, irakasleekin coaching saioak burutzen eta barruko aholkulariak prestatzen

Duela lau ikasturte, pentsamendu gaitasunak lantzen duen metodologia ezartzeko prestakuntza hartzen hasi ziren Lauroko irakasleak NCTTren eskutik, National Centre of Teaching Thinking, alegia. Erakunde honen burua eta TBLaren sortzailea, Rober Swartz, Ikastolan dago aurten ere, gure irakasleen coaching saioak burutzen. TBL (Thinking Based Learning – Pentsamentu gaitasunak) metodologiaren helburua, ikasleak pentsatzaile eraginkor bilakatzean datza. Pentsatzeko ...
Read more

“KUTSADURA AKUSTIKOA” PROIEKTURAKO JARDUERAK LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOAN

“Kutsadura akustikoa” proiektuaren helburua zarataren – kutsadura akustikoaren inguruan kontzientzia sortu eta eguneroko bizitzan duen eraginaz ohartzea da, zaratak gizakien bizitzan eta oro har ingurumenean duen eragin ezkorraz kontzientzia hartzea, alegia. 5. eta 6. mailetako ikasleek kutsadura akustikoa Ikastolan eta etxean gutxitzeko edota ekiditeko har daitezken neurri prebentiboak aztertu dituzte, Ikastolako kutsadura akustikoaren kudeaketan partaide ...
Read more

Kirolean ere euskeraz!

Ikastolan eskola kiroleko euskara planarekin martxan jarraitzen dugu. Euskara planak eskola kirolean dituen bost ardatzetan ekin eta ekin ari gara. Begiraleekin bertatik bertara lanean gabiltza eta helburu lorgarriak izate aldera, eusle metodologia ere eskola kirolera egokitu dugu gure ikasleen erabilera informala sustatze aldera: formakuntza, esku hartzea eta jarraipena. Oraingoan familien eta ikusleen sentsibilizazioan eragiteko, karteleria ...
Read more

DBH 3ko ikasle boluntarioak, kontsumo arduratsu eta etikoari buruzko hitzaldian

Apirilaren 14an, larunbata, goizeko 11:00etan, Bidebarrietako Liburutegian batu da DBH3ko gela guztietako ikasle boluntario eta guraso talde txikia, Nerea Zarraonandia eta Idoia Ugalde Gizarteko irakasleak lagundurik. Geografia ikasgaian martxan den GLOBALIZAZIOARI buruzko proiektuaren barruan, bertaratu direnek KALPONA AKTER Bangladeshko ehungintza fabriketako langile ohi eta sindikalista ezagunaren hitzaldia entzun eta parte hartzeko aukera izan dute. Hitzaldia ...
Read more

Heldu dira Indiara ere ikasleek emandako kamiseta, sudadera eta motxilak

Giza-konpromiso planaren barruan, urrian, Batxilerreko ikasleek ICLI. Ingeniería para la Cooperación-Lankidetzarako Ingeniaritza erakudeari, ikasketa bidaietarako egindako eta soberan geratutako kamiseta, sudadera eta motxilak entregatu zizkioetan. Arropa horren lehen txanda, Kongora heldu zen urtarrilean, eta orain, Indiara heldu dira, Predham-era, erakundeak bertan duen beste proiektu batera: Indiakoa, oso osasun-etxe txiroa da, arazo fisiko eta psikiko latzak dituzten ...
Read more

Lauroko 5 ikasle sailkaturik Eskolarteko Bizkaiko Xake finalerako

Eskolaz kanpoko Xake jardueran parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako bost ikasle sailkatu dira eskolarteko Bizkaiko Finalerako apirilaren 15ean eta 22an Sestaon izango dena, alegia: Beñat Subinas, Eneko Diaux, Pablo Etxebarria, Aimar Intxausti eta Beñat Goikoetxea. Sailkapen fasean, 2 txapelketa izan ziren, Getxon eta Leioan, bakoitzean 150 partehartzaile inguru egon zirelarik. Puntuazioari dagokionez, sailkapen faseko lehen ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences