Kontzertu paregabea gaur Haur Hezkuntza eta LH lehen zikloan

Martxoaren 19an, musika klasikoko kontzertu paregabea izan dugu DBHko eraikineko Auditorium-ean.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek ikastolako ikasle-ohi eta guraso diren BOS – Bilboko Orkestra Sinfonikoko partaide direnen eskutik, errepertorio bikainak gozatu ahal izan dituzte: musika klasikoko denon ezagunak diren piezak, gaur eguneko kantaren bat eta Haur Hezkuntzako Amalur proiektuko abestiak.

Ikasleek dantza ere egin dute, eta nola ez, abestu ere!

Mila, mila esker Amaia Lizaso, Gabriel León, Saioa Lizaso eta Nora Bolinaga musikariei! Plazera eta pribilegioa izan da!

Gora musika!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences