Berrien artxiboa

“Itxi liburuak” ETB saioan, 2. Batxilerreko ikasleak ikusle

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 otsaila, 2020
Bigarren Batxilerreko Giza-Gizarte Zientziak modalitateko ikasleak otsailaren 14an bertaratu ziren “Itxi liburuak” ETB-ko saioaren grabaketara. Eurei egokitu zaien saioa, San Kristobaleko ihesaren ingurukoa, hain zuzen, Aitzol Atutxa aizkolariarekin, ostegunean emango dute telebistan, otsailak 27, 22:10ean. Animatu zaitezte Historia modu entretenigarri eta dibertigarrian azaltzen duen programa hau ikustera! ITXI LIBURUAK SAIOA Programaren berri prentsan: BERRIA DEIA
Sakondu

Eneko Knörr eta Jon Uriarte Ikastolan, ekintzailetzaz mintzatzen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 otsaila, 2020
Otsailaren 18an “Kukulumendi – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren bigarren saioa izan dugu Batxilerreko lehen mailako ikasleekin. Hizketaldi lasai eta oso interesgarrian, Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan ditugu euren esperientzia pertsonalak kontatuz, euren ekintzaile ibilbideak azalduz eta etorkizunerako gomendioak emanez ere: “Zuek aukeratzen duzue zuen etorkizuna; norberak egiten du bere bidea. Herri batek ekintzaileak ...
Sakondu

LH 4ko ikasleen eskutitzak heldu dira Ugandara!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 otsaila, 2020
Lauroko ikasle ohia den Leire Agirreazkuenaga, proiektukide duen Iker Mijangosekin elkarlanean, UGANDAn garatzen ari diren SALUGANDA proiektuarekin kolaboratzen ari gara, ikasleen arteko gutun trukaketak eginez, ingelesez. Andrew Currie, ingeleseko irakaslearen ardurapean, 4.LHko ikasle guztiek 127 eskutitz pertsonalizatu idatzi dizkiete Ugandako “Good Samarithan Primary School”eko kideei, eurek ere 126 baitira, aurretik gure ikasleek jasotako eskutitzari erantzunez. ...
Sakondu

Pedro Miguel Etxenike: “Ezagutza, zenbat eta gehiago erabili, orduan eta gehiago egongo da”

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 otsaila, 2020
Otsailaren 13an Pedro Miguel Etxenike izan dugu Ikastolan “KUKULUMENDI-Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi-saioen programa barruan, 2. Batxilerreko ikasleekin, programaren aurtengo bigarren saioa burutuz. Aurreko ikasturtean ere gurera etorri zen Etxenike, eta orduan bezalaxe, ia bi orduko hitzaldia labur egin zaigu, bai eta ikasleek galderak egiteko denbora ere. Kultura zientifiko-teknologikoaren inguruko ordu erdiko sarrera egin ostean, Batxilerreko ...
Sakondu

Ikastolako bi talde FLLko Euskadiko finalean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 otsaila, 2020
First Lego League-ko Euskadiko finala buruta da, aurten hiru egoitzetan, eta Laurori Deustuko Unibertsitatekoa egokitu zaio. Lehiaketa honetan parte hartzen dugula 11 urte bete direlarik, Ikastolako bi talde aurkeztu dira, Lehen Hezkuntzako eta DBHko eskolaz kanpoko ekintzetakoak biak, eta 10-16 urte bitarteko kategorian parte hartu izan dute. Lehiaketak, ohi denez, 3 atal izan zituen: robotarekin ...
Sakondu

Egiptoko kultura ezagutzeko erakusketara bisitaldia

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 otsaila, 2020
Ikastolako Kultur ekintzen sailaren eskutik, berrikuntza eta hobekuntza moduan, bisitaldi bat burutua da Egiptoko kultura ezagutzeko, istoria, ezaugarriak, pertsonaiak eta hainbat arlo ikasteko. Deustun dagoen erakusketa batera joateko gonbitea luzatu zitzaien LHko 3. mailatik DBHko 1. maila arteko ikasle guztiei eta 60 animatu ziren, izena emanez. Kultur ekintzetako arduradunak lagundurik, Paul Urbano, ikasleak Deusto Expo ...
Sakondu

Immigrazioa: ZUBIETXE Elkarteko hitzaldia DBH 3ko ikasleekin

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 otsaila, 2020
Pasada astean, otsailaren 5ean, asteazkena, ZUBIETXE ELKARTEAK bisitatu gintuen. Bilbotar elkarte honek, urtero bezala, “Inmigranteekin solasaldiak” proiektuaren barruan, etorkin baten testigantza geletan izateko aukera luzatzen digu.  Oraingoan, John ghanatarrarekin aritu ziren DBH3ko talde guztiak ordubetez, eta Gizarte Arloan lantzen ari diren “Migrazioak” gaian sakontzeko aukera izan zuten, lehenengo eskuko iturriaz baliatuta. Johnen gorabeherak entzun ostean, ...
Sakondu

Lauroko ikasleak European Youth Parliament-eko fase nazinoalerako sailkatuak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 urtarrila, 2020
Aurrekoan informatu genuenez, Batxiler lehen mailako sei ikaslek European Youth Parliament-eko lurralde-saioetan parte hartu zuten eta sailkatuak izan dira fase nazionalean parte hartzeko, apirilean, Bartzelonan izango dena, alegia. Epai-mahaiak irizpide ezberdinak izan ditu kontuan Lauro Ikastolako ikasleak aukeratzeko, hau da: Jarrera eta gizatasuna. Komunikaziorako gaitasuna eta ingelesa. Kontzientzia akademikoa eta giza-politikoa. Talde orekatua izatea. Aurkeztu ...
Sakondu

Maite Mugira, Gernika Saskibaloi Klubeko jokalariak, saio teknikoak egingo ditu Lauron

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 urtarrila, 2020
Maite Mugira, Gernika Saskibaloi Klubeko jokalaria eta Ekonomia irakaslea da Lauro Ikastolan. Gernika Saskibaloi Klubean, gaur egun, Euskadiko nesken lehenengo mailan jokatzen du eta bere ligako anotatzailerik onena da. Kirol-ibilbide luze eta arrakastatsua du, Bizkaiko eta Euskadiko selekzio guztietan parte hartu izan baitu eta Espainiako hainbat txapelketetan jokatu du, bai Euskadiko selekzioarekin zein bere klubarekin. ...
Sakondu

DBH ezagutzeko ate irekiak: urtarrilak 21

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 urtarrila, 2020
DBH ezagutzeko ate irekietako jarduera antolatu dugu urtarrilaren 21erako, asteartea, etapa hau Ikastolan ezagutu nahi duten familientzat. Interesa duten familiak gurekin jarri daitezke kontaktuan, hitzordu hau konfirmatzeko: deitu 94-4538007, 212 luzapenera edo idatzi ondoko helbidera: rodriguezr@lauro.eus
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.