Berrien artxiboa

Ikastolaren 50. urteurreneko ekintzen hasiera

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 urtarrila, 2016
Ikasturte honen hasieratik iragarri izan dugunez, 2016 ikasturtean zehar Lauro Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dugu: aurten beteko dira Resurreción Mª de Azkue Ikastola legeztatu zeneko 50 urteak. Bizkaiko ikastolen mugimendua Bilbon hasi zen 1957. urtean, San Nikolas elizako ikasgela batzuetan Xabier Peña eta Julita Berrojalbizen bultzadaz, hamalau ikaslerekin eta Mª Angeles Garai andereñoarekin. Horixe izan ...
Sakondu

Julita Berrojalbizen izena Bilboko kale bati jartzeko ekimena

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 urtarrila, 2016
Juan Mari Aburto Alkateak hala eskatuta, Udalak bilbotarrei aukera emango die bertoko kale, bide publiko eta plazetarako izendapen berriak proposatzeko. Memoria Historikoaren Legea dela eta, Bilboko kale-izendegia aztertu da eta, besteren artean, Aita Remigio Vilariño kaleari aldatuko zaio izena. Alkateak proposamen ezberdinak luzatu ditu, euren artean JULITA BERROJALBIZen izena jartzea, Lauro Ikastolaren sortzailea eta lehen ...
Sakondu

Aurtengo Farolin eta Zarambolas Lauroko ikasle-ohiak dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 urtarrila, 2016
      Argazkia, DEIA.   Bilboko Aratusteak hurbil daude eta izendatuak izan dira aurtengo Farolin eta Zarambolas pertsonaiak: Lauroko ikasle ohiak dira biak, Ane Zabala eta Galder Perez, 15.eko belaunaldikoak.  Anek Hamaika Telebistan egiten du lan gaur egun eta Galder aktorea eta gidoilaria da. Berria komunikabideetan: EITB, DEIA, EL CORREO.
Sakondu

Euskera Lauron: 50 urteko konpromisoa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 urtarrila, 2016
Abenduaren 3ko Euskararen Egunean, Ikastolan burutu ziren ekitaldi guztien artean, Haur Hezkuntzan bideo berezi eta berri bat grabatu zuten: grabaketa honetan Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiek parte hartu zuten, Ikastolaren Euskararen aldeko 50 urteko konpromisoa erakutsi nahian. Giro ezin hobean burutu zen grabaketa: ikasleen aurpegi irribarretsuak eta dantza ikustea baino ez duzue! Koreografia, Lehen ...
Sakondu

Heldu dira Gabonak eta Olentzero Ikastolara

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 abendua, 2015
Goizeko lehen orduan heldu da urtero lez Olentzaro Ikastolara. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin eta Haur Hezkuntzakoekin egon da, hizketan eta kanari. haur Hezkuntzan, ikasleekin batera sartu da eraikinean ikasle guztiekin egotera. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Kiroldegira abiatu dira gero, euren urteroko ekitaldia burutzera. Jarduera bikainak izan dira, lan eta esfortzu asko ekarri ...
Sakondu

Gabonetako sarreren zozketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 abendua, 2015
Irtendako zenbakia 032 izan da eta, beraz, ondoko zenbakiek lortu dute sarrera: 032tik 242ra bitartekoak. Sarrerak prestatzen ari gara eta asteazken eta osteguna bitartean entregatuko dizkiegu ikasleei klasean. Kontuan izan, mesedez, aforo mugatua segurtasun neurri bat dela eta denon onerako, ikasle eta ikusleentzako, bete behar dugula. Ekitaldia 10:15ean hasiko da. Programa Gabonak 2015 Aparkalekua: jarraitu ...
Sakondu

Idoia Narbaizak Mikel Ayestaranekin egotea lortu zuen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 azaroa, 2015
DBH3ko talde guztiak, Gizarte Zientziak ikasgaian jorratzen ari diren “Siriako gerratea eta errefuxiatuen krisia” proiektu barruan, gai honekin harremana duten elkarte eta GKE desberdinekin kontaktuan jarri behar izan dira, hala nola informazio iturri kalitatezkoak topatu eta jarraitu. Zentzu honetan, bai Twitterretik nola telebistatik, Ekialde Ertainean kazetari lanetan ari den Mikel Ayestaran jarraitu dute eta berriki ...
Sakondu

Hezkidetzaren aldeko jarduerak Ikastolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 azaroa, 2015
Lauro Ikastolak hezkidetzaren aldeko apostu sendoa egiten du, indarkeria matxista sekula emon ez dadin. Horretarako, jarduera bereziak burutu ditu etapetan, gure ikasleen artean horren kontzientzia sor dadin: Haur Hezkuntza: lau puntu more jarri eraikineko sarreretan, eskulan moreak egin dira txikienekin, “Derrigorrez musurik ez” ipuina landu eta “Emakumeen eguna: neska eta mutilen arteko errespetua” gaia gelan ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.