Berrien artxiboa

Batxilerreko ikasleak, Donostiako International Physics Center-ean

Irailaren 28an bigarren Batxilerreko ikasleak diren Sue González, June Monge, Iker Rementeria, Aida Rodriguez eta Amaia Zurinaga, Erik Serna irakasleak lagunduta, Donostia International Physics Center-rek (DIPC-k) antolaturiko “top@DIPC – Zientziarekin solasean!” topaketan izan dira. Bertan puntako ikertzaileen eta hainbat zentroetako bigarren hezkuntzako ikasleen arteko solasaldia burutu da. Edizio honetarako, mundu mailan izen handiko hiru ikertzaile izan dira gonbidatuak: Dame Jocelyn ...
Read more

Bigarren Saria Malagan aurkeztutako proiektuari

Ekainean Batxilerra amaitu zuten Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larreak eginiko proiektua Malagako “Certámen de Jóvenes Investigadores”ean aurkeztu dute, irailaren 27an, udan Toulousen egin eta gero. Fernando, Amaia Pérez irakasleak lagunduta, Malagan dago eta ondoan duzue “Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan” proiektuari buruz eginiko aurkezpena.   Proiektu honekin bigarren saria lortu dute Teknologia ...
Read more

Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrea ikasleek euren proiektua aurkeztu dute Toulousen

Batxilerreko Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrea ikasleak, Amaia Perez irakasleaz lagunduta, Toulousen burutzen ari den “MILSET – l’Expo-Sciences Européenne 2016” zientziaren azokan daude uztailaren 9tik 15era euren “Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan” proiektua aurkezten. Oso esperientzia ona izaten ari dira eta jende askok agertu du interesa euren proiektuagatik. PROIEKTUAREN TRIPTIKOA: TRIPTYCH Ikus ...
Read more

16/17 ikasturterako IKT baliabideak, liburuak eta materialak

Posta elektronikoz hartuko dituzue testu-liburu, IKT baliabide eta materialei buruzko zirkularrak:  familia bakoitzari dagokion ikas-maila. Bidalketa horietan, Chromebook eta Ipad kontratuak ere gehituko ditugu, dagozkien mailetan, eta kontratuok irailean ekarri beharko dituzte ikasleek, gurasoek eta ikasleen eurek sinatuta. Hala ere, zirkular eta kontratu hauek eskuragarri dituzue baita ere webguneko atal pribatuan, IKASTURTEKO ZEHAZTAPENAK atalean.
Read more

Bigarren Hezkuntzako ikasleen jarduera bereziak ekaineko egunetan

Hirugarren urtez DBHn ikasgai guztiak gainditu dituzten ikasleak euren formakuntza osatzeko hainbat tailer, ikastaro eta ekintzetan parte hartzen ari dira. Sei egunez DBHko 1. mailatik  4. mailara ikasleek ikasturtean zehar landutakoa sakontzeko, ikasitakoa aplikatzeko, datorren ikasturtean ikasi beharrekoa aurreratzeko baita gaitasun eta trebezi berriak ere garatzeko aukera dute. Hauek dira maila bakoitzean lantzen ari diren tailerrak: ...
Read more

Laurok Heldutasun Teknologikoko Ziurtagiria lortu du

Teknologia berriekin lan egiteko konpromisoarekin dihardugu, eta bereziki ikas-irakaskuntza prozesuetan. Honen adierazgarri da, hain zuzen, Hezkuntza Berrikuntza Zuzendaritzak Ikastolari eman dion Heldutasun Teknologikoko ziurtagiria – Maila Aurreratua. Ziurtagiri honek Ikastolako arlo guztietan dagoen teknologia berrien ezarpenaren aitortzen du, eta bereziki ikas-irakaskintzan. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Ikerketa Sailak maiatzean argitaratu du ziurtagiria lortu duten ikastetxeen zerrenda, apirilean ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences