Berrien artxiboa

Haur Hezkuntzako familientzako Orientazio hitzaldiak hastear daude

Urtero betetzen dugun Familientzako Orientazio Hitzaldi programa azaroan hasiko da Haur Hezkuntzako familientzat. Covid-19ak eragindako egoera dela eta, saio hauek ezin dira presentzialak izan eta formatu telematikoan burutuko ditugu, urrian Lehen Hezkuntzan egin izan zen moduan. Haur Hezkuntzako gaiak ondoan ikusten den kartelean adierazirakoak dira eta hitzaldi bakoitzaren aurretik familiek zehaztasunak hartuko dituzue. Programa honen ...
Read more

Emaitza akademikoen kanpoko alderaketa: bikaintasunaren bidean

Unibertsitatera sartzeko batazbesteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa-USEaren %40az osatzen dena, 7aren gainetik mantendu da ekaineko deialdian, eta horren gainetik egon da hamazazpi urtez. Aurten, 7,80koa izan da, 30 urteko historikoan izan dugun hirugarren notarik altuena. Ikus grafikoan EAEko hirurteko datuen alderaketa. 2020ko ekainean inoiz baino ikasle gehiago aurkeztu dira USE frogako ...
Read more

Martxan da berriz Ikastolako aldizkari filosofiko digitala, ESNATUZ

Dagoeneko hiru urteko ibilbidea duen Lauro Ikastolako ESNATUZ aldizkari filosofiko digitalak ikasturte honetako bidea hasi du. Batxiler bigarren mailako ikasleek idatzitakoak argitaratzen dira, kolore anitzetako iritzi-artikulu interesgarriak irakurtzeko aukera paregabea ematen dizuena. Ikasleak animatuz doaz eta artikuluak gehitzen joango gara: maltzurkeria, utopiak, etab. Esnatu! eta ez galdu pentsalari gazteen hitz interesgarriak!!  Aldizkaria ikusteko KLIKATU
Read more

EUSKARALDIA! Zazpi egun baino ez dira geratzen!

Ezohiko egoera batean harrapatu bagaitu ere, azaroaren 20tik abenduaren 4ra hizkuntza-ohiturak astintzeko ariketa masiboa egingo dugu Euskararen lurralde osoan: EUSKARALDIA. Bigarren edizio honetan lanean, eremu digitalean eta gertuko harremanetan denbora gehiago igaroko dugula kontuan izanda, egoerara egokitu beharko duguna argi dago. Ikastolan lan egiten duten pertsona guztiek izena eman dute Euskaraldian eta ahobizi-belarriprest jokatuko dute, ...
Read more

Bizkaiko Elikagaien Bankoak bereziki eskatu digu laguntza

Azaroan janari bilketan parte hartuko dugu eta “BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKU”ari entregatuko diogu, ohi denez. Entitate honek Bizkaian banatuko ditu elikagaiok txirotasunean bizi direnen artean. Oraingoan pandemiaren eraginez, Bizkaiko hainbat etxetan egoera oso larria da, eta elkarteak atenditu beharreko kasuak %30ean handitu dira. Beraz, aurten bereziki eskatzen dugu zuen laguntza, bai Ikastolan egingo den bilketan, familiei ...
Read more

Esti Blanco-Elorrieta: “Elebitasunaren eragina gure burmuinean”

Esti Blanco-Elorrieta ikerlaria Lauroko 30. belaunaldiko ikasle-ohia da. Urte honen hasieran, bere berri ere eman genizuen 2020ko Forbes-eko zientzia zerrendan sartu baitzuten 30 urte azpiko zientzielarien artean, burutu dituen eleaniztasunari buruzko azterketa neurozientifikoengatik. Oraingoan, “TED Ideas Worth Spreading”eko saio interesgarria helarazten dizuegu elebitasunaren inguruan egin dituen erreflexioen inguruan: Hizkuntza bat baino gehiago hitz egitea ona ...
Read more

Eskola Agenda 2030 proiektua

Aurreko ikasturteetan Eskola Agenda 21 proiektuaren bitartez jasangarritasuna landu izan dugu ikastolan. Ikasturte honetatik aurrera proiektuaren izena aldatu da, Eskola Agenda 2030 izango delarik. Bertan, NBE-Nazio Batuen Erakundeak (ONUk) proposatutako iraunkortasunerako 17 helburuak oinarritzat hartuta, jasangarritasuna lantzen jarraituko dugu.  Esteka honetan iraunkortasunerako 17 helburuei buruzko informazio gehiago dago eskuragarri:  UNESCO ETXEA
Read more

Aurten ere Memoriaren Egunean parte hartuko dugu, ikasleen presentziarekin

Gogora Institutuak 2020ko Memoriaren Egunaren ospakizuna sustatu du, “ATZERA BEGIRATU AURRERA JARRAITZEKO” lelopean. Lauro Ikastolak, azken urteotan, Memoriaren ahalmen pedagogikoa balioetsi eta bizikidetza adiskidetua eraikitzeko helburu duen programa honekin kolaboratu du, Ikastolan bertan biktimen hitzaldian burutuz. 2017ko ekitaldian Ikastolako 3 ikaslek parte hartu zuten: Joanes Atxa, Iraia Markaida eta Markel Gonzalez (ikus amaieran bideoa,euren parte ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences