Berrien artxiboa

Hondarribiko egonaldia: hasi da Hazparneko trukearen lehen jarduera

Duela urteak, Hazparneko “Ursuia” ikastetxearekin truke kulturala burutzen dugu, helburu orokorra euskara eta euskal kulturaren transmisioa izanik. Aurten, trukeak atal ezberdinak izango ditu, azken jo-muga Herri-pastoral bat sortzea baita. Lehen atala hasi da urriaren 16an, Hondarribiko aterpetxean egingo duten egonaldia, Hazparneko ikaskideak ezagutu eta lanean hasi ahal izateko. Hasi da, beraz, ilusio handiz osotuko duten ...
Read more

“Osasuna eta kirola” jakintzagaiko DBH4ko ikasleak Thinking Football Film Festival-en irekieran izan ziren

Thinking Football Film Festival, Athletic Club Fundazioak Sala BBKren laguntzarekin 2013 urtetik antolatzen duen zinema eta futbol jaialdia da, handituz joan dena eta munduko futbol- eta zinema-jaialdi garrantzitsuenetako bat bihurtu dena. DBH 4ko “Osasuna eta Kirola” jakintzagaian dauden ikasleak aurtengo irekiera saio berezian izan ziren, Nerea Diaz eta Aritz Treku irakasleak lagunduta. Trigar filma ikusteko ...
Read more

Lauro Ikastolak badu futbol taldea Lurraldeko kategorian

Duela urte batzuk saskibaloi eta urpolo kiroletan kategoria nagusietako taldeak sortu ziren bezalaxe, aurten futboleko taldea osotu da, Lurralde kategorian, ikasle-ohi talde baten ekimenez. Taldeak urriaren 7an izango du bere lehen partida eta debut honetara etor zaitezten animatu nahi zaitugu, lehen aldiz baidauka Ikastolak futbol talde bat kategoria honetan. Animatu eta etorri!
Read more

Passion for Knowledge: Batxilerreko zortzi ikaslek hartu dute parte

Urriaren 3an 2. Batxilergoko zortzi ikaslek Passion for Knowledge jaialdiko jarduera garrantzitsuenetako batean parte hartu dute: Aixa Arregi, Gaizka Bermejo, Aritz Iradier, Ander Puentes, Iñigo Zeberio, Paule Fano, Itsaso Mendia eta Naroa Unzilla EHU-UPVko Bilbao Aretoan izan dira top@DIPC – Zientziarekin solasean! topaketan, ezagutza eta jakinminaren jaialdian. Bertan Donna Strickland eta George Smoot Fisikako Nobel ...
Read more

Xabier Egaña pintore eta humanista, Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona 2023 sarirako hautagaia

Xabier Egaña Albizu pintore eta humanista getxoztarrak (1943) hainbat lan burutu izan ditu Lauro Ikastolan 2000-2004 urte bitarteetan. Bere proiekzio artistiko, humanistiko, pedagogiko, kultural eta sozialagatik “ArtEgaña” kultur elkarteak bere hautagaitza aurkeztu du eta bat egitera animatzen zaituztegu. Hautagitza honetan Lauro Ikastolan egindako lanak ere aipatzen dira. https://www.eusko-ikaskuntza.eus/files/galeria/files/lekuona/2023/Egana_Xabier.pdf EMAN BOTOA Eusko Ikaskuntza webgunean: KLIKATU HEMEN.Epea: ...
Read more

Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen Sareko kidea da

2023ko irailean, Unescoko Nazioarteko Komiteak Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen Sareko kidea izatea onartu du. Laurok 2021-2022 ikasturtean aurkeztu zuen proposamena, eta ordutik, Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Euskadiko Unesco Eskola Elkartuen Sareko bileretan eta estatuko Asanbladan parte hartu du, Unesco Eskola Elkartuen Sarean Lauro Ikastolaren ekarpenak eginez. Ikastolako azken estrategia-planan txertatu genuen 2030 Agenda-planaren Garapen Jasangarrirako ...
Read more

Aipamen berezia DBH 3ko ikasleek Galiziako Zientzia Azokan, Cambren

Ekainean Bilbon ospatu zen Elhuyar Zientzia Azokan Ikastolako Bigarren Hezkuntzako zazpi taldek aurkeztu zituzten euren proiektuak eta DBH 1-2ko saria gure ikasleek lortu zuten Cambreko Azokarako gonbitea lortuz: irailaren 15etik 17ra bitartean VI. Open Science Cambre 2023 zientzia-azoka izan dira, Cambreko kontzejuak eta XentD100cia Gazte Elkarteak antolatukoan. DBH 3ko Jon Iradier Azkue, Gonzalo Romarate Sanchez eta ...
Read more

Ikasturte berriko informazioa

Hemen aurreratzen dizkizuegu “Urteko Programaketa 23/24” dokumentuak, webgunean ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK- PROGRAMAKETA OROKORRA. Argitalpen honen paperezko alea irailean helaraziko dizuegu seme-alaben bidez. Ordainagiriari buruzko informazioa, ohi denez, webguneko atal pribatuan duzue: Kooperatiba-Ordainagiria. IDAZKARITZAKO UZTAILEKO ORDUTEGIAK:
Read more

Lauro 2030 Agendaren mezua 2023ko ekainean

Gure 2030 Agenda-planan zehaztutako helburuak eta ekimenak aurrera eramateko adierazitako interesagatik eta egindako lanagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu Ikastolako familiei, irakasleei, 2030 Agendako talde gidariari, zerbitzuetako langileei, gure aliantzei, eta batez ere, gure ikasleei. Aipatzekoa da 2030 Agendaren helburuak lortzeko Manu Cobok, Jon Otaolak eta sukaldeko langile guztiek, Aizea Garcíak, Martín Sáenz de Urturik, 2030 ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences