Berrien artxiboa

Maialen Lujanbio Ikastolan izan dugu Batxilerreko ikasleekin

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 urria, 2018
Urriaren 24ean Maialen Lujanbio Lauron izan dugu, Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuko lehen ekitaldian. Maialen ia bi orduz jardun izan da ikasleekin lau aurkezle trebek plazaratzen zizkioten gaien inguruan. Bertsoa nola sortu, bertsolarien bizimodua, munduan zeharreko ahozko beste tradizioak, bertsolaritzatzaren azterketa zientifikoa eta beste, tratatu dituzte. Bertsotan ere aritu izan da, ikasleek proposaturiko ...
Sakondu

Euskaraldirako gurasoen hamaikakoa prest!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 urria, 2018
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra gure ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa egingo dugu euskararen lurralde osoan eta zuok, gurasook ere, gurekin batera Euskaraldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu! Dagoeneko gurasoen hamaikakoa osatu dugu. Guraso hauek Lauro Ikastolako enbaxadoreak izango dira Euskaraldian eta Ahobizi – Belarriprest rolak aukeratu dituzte, freskotasunez eta naturaltasunez euskara gehiago egiteko eta ...
Sakondu

Enpresen Bizkaiko lehen lasterketan parte hartu dute Lauroko lau lankideek

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 urria, 2018
EL CORREO eta CEBEK-ek ENPRESEN  I. LASTERKETA burutu du Bilbon, irailaren 30ean, Bizkaiko enpresa guztiei zuzendutako jardueran. Lehen aldiz egin den lasterketa honetan 220 enpresek hartu dute parte, enpresetan korrika egiten duten pertsonak elkartuz eta errutinatik kanpoko aisialdia eta kirola konpartitu nahi duten lankideak batuz. Zunbeltz, Jon, Roberto eta Erik, Zorionak egindako lanagatik!
Sakondu

Batxilerreko ikasleek Ikerketa Lanak aurkezten dituzte mugikortasunaren astean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 iraila, 2018
Mugikortasun jasangarriaren astea dela eta, Batxilergoko ikasleek Ikerketa lana ikasgaian diseinatutako proiektuen erakusketa burutu dute DBH 1. mailako ikasleentzat. Bertan ibilgailu jasangarrien funtzionamendua erakutsi da, ikasleak sentsibilizatuz eta mugikortasun jasangarria sustatuz, baita atmosfera kutsatzen duten gasak murriztearen garrantzia adieraziz ere. Ekintza hau gainera, European mobility week web orrialdean erregistratua izan da: KLIKATU HEMEN
Sakondu

SASKIBALOI TXAPELKETA ETA TEKNIFIKAZIO IKASTAROA IGANDETAN

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 iraila, 2018
Irailaren 29 eta 30ean, larunbata eta igandea, Lauro Ikastola kiroldegian maila nazionalean dauden lau talde lehiatuko dira saskibaloiko txapelketa batean: Bera-Bera, Lagunak Lakita, La Paz Torrelavega eta Ausarta Barakaldo, azken hau txapelketako antolatzailea delarik, Behekosoloa Kiroldegiagaz batera. Txapelketan parte hartuko duten hiru jokalarik, Estatu Batuetako bi eta Txileko bat, kolaborazio bat egingo dute Behekosoloarekin: igandeetan, ...
Sakondu

19 ikasle Txinan izan dira bertako kultura ezagutzeko egonaldi batean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 iraila, 2018
Txinarako bidaia burutu duten 19 ikasleak eta bi irakasleak dagoeneko itzuli dira. Hamahiru egunez Txina bisitatu dute, Ikastolako kolaboratzailea den “Centro de Estudios Chinos Lu Xun” akademiaren bitartez bideratutako Txinako gobernuak eskaintzen duen diru-laguntza bati esker. Eskolak eta museoak bisitatuz, tailerrak burutuz, familia txinatarretan elkarbiziz, etab., ederra ikasle hauek bizi izan duten esperientzia! Bertako telebista-kate ...
Sakondu

Ikastolako Eskola Agenda 21-ek logo berria du

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 iraila, 2018
Aurreko ikasturtean zehar Eskola Agenda 21 logoa berriztatzeko lehiaketa egin zen. Ikastolako adin guztietako ikasleek parte hartu zuten, eta 200 lan baino gehiago jaso genituen. Hortik finalista batzuk atera ziren, eta formulario digitalen bidez ikasleek irabazlea eta aipamen berezia jasoko zuten lanak aukeratu zituzten. Ekainaren 6an ekitaldi bat egin genuen, eta bertan saridunak nortzuk izan ...
Sakondu

Silicon Valley: Lauroko hiru parte hartzaile The Dreamers Factory egonaldian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 iraila, 2018
Egonaldi honetan parte hartzeko aukera ESEUNE unibertsitatearen eskutik heldu zaio ikastolari eta DBH 4 eta Batxilerreko ikasleei eskaini zitzaien, unibertsitatearen profil jakin batzuen arabera. Bi asteko tailer-egonaldi honetan berrikuntza, ekintzailetza eta aldaketarai egokiketarako gaitasunak lantzen dira entzute handiko unibertaitateetako tailerretan parte hartuz: ekintzaileen esperientziak, venture capitals eta startup-ak ezagutu, enpresetara bisitaldiak, etab. Ikasle hauek lehen ...
Sakondu

Ikasturteko lehen egunak irudietan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 iraila, 2018
Ikasturte berriko lehen astea igaro dugu eta egun hauetan Haur Hezkuntzan eta LH 1 eta DBH 1ean eginiko argazki eta bideoak ikusgai dituzue atal pribatuan: ARGAZKI ETA BIDEO GALERIAK. Ikusi zein pozik datozen txikienak!  
Sakondu

HASI DA IKASTURTE BERRIA

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 iraila, 2018
Hasi gara, indarrak berriturik. DBH 1 eta LH 1eko ikasleek eraikin eta etapa berria estreinatu dute eta hasiera honetako argazkiak GALERIAK atalean jarri ditugu. Ongi etorri denoi!!
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.