Berrien artxiboa

Ongi etorri ikasturte berrira!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 iraila, 2018
Heldu da iraila eta honekin, ikasturte berria hastear dugu. Hala ere, gure ikasle batzuk jada martxan ditugu: Kanadan hiruhileko egonaldia egin behar duen taldea eta Txinako bidaia egingo duten 19 ikasleak dagoeneko joanda daude. Ondo izan eta disfrutatu!    
Sakondu

Batxiler DUALeko tituluak 17/18 ikasturtean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 iraila, 2018
Lauro Ikastolak 15/16 ikasturtetik eskaintzen du Batxiler DUAL titulazio bikoitza lortzeko aukera, eta aurten beste lau ikaslek amaitu dute programa osoa eta titulua lortu: Iñigo Sena Onandía, Patxi Uribe-Etxebarria Etxebarria, Iñigo Perez Unzurrunzaga eta Jon Cabo Madariaga (ez dago argazkian). Aurreko ikasturtean, beste lau ikaslek lortu zuten, eta 2019ko ekainean bost izango dira. Une honetan, ...
Sakondu

ONDO PASA UDAKO OPORRAK!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 uztaila, 2018
Dagoeneko posta elektronikoz bidali ditugu 18/19 ikasturterako testu-liburu, IKT baliabide eta materialei buruzko zirkularrak (Chromebook eta iPad kontratuak barne): familia bakoitzari dagokion ikas-maila. Hala ere, informazio hau webgunean ere baduzue, bertatik behar duzuenean eskuratu ahal izateko: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTASUNAK – LIBURUAK ETA IKT BALIABIDEAK. Chromebook eta Ipad kontratuak: zirkularretan azaltzen denez, aurten gailu hauek ...
Sakondu

Ikastolako domeinuak .EUS izango dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 uztaila, 2018
Ikastolako GOOGLE zerbitzuak .EUS domeinura aldatuko ditugu, duela urte batzuk webgunearekin egin genuen bezala. Prozesu hau uztaileko lehen egunetan hasiko gara egiten eta graduala izango da. Ondoko helbideei eragingo die: @lauro.org –> @lauro.eus (Zuzendaritza eta Zerbitzuak) @lauroikastola.org –> @lauroikastola.eus (irakasleen helbideak) @lauro20.org –> @lauro20.eus (ikasleen Google zerbitzuak) Ikasleen zerbitzuak LH 3tik Batxiler 2ra: ohar bat bidali ...
Sakondu

Lauroko Jaiko txapelketetako emaitzak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 ekaina, 2018
Marmitako Txapelketa: 1. Kaitin 2. Itxaso Telletxea 3. Juaristi Lauro Ikastolako III. Irrintzi Txapelketa: Umeak: 1. Garbiñe Echevarria // 2. Edu Elorriaga Nagusiak: 1. Asier Lasagabaster // 2. Pedro Argaluza Saskibaloiko jaurtiketa txapelketa: Leire Ramirez eta Oskar Ramirez Saskibaloiko gurasoen txapelketa 3×3: Lauroko entrenatzaileak Gurasoen Futbol Txapelketan: Urkixo 94. Kros: Haur Hezkuntza: Neskak: Malen Bollegi ...
Sakondu

DBH 3ko proiektu batek aipamen berezia “Si eres original eres de libro” estatu mailako lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 ekaina, 2018
DBH 3ko LAURONEXK taldeak burututako “sLauter: Lauro Smart-Water School?” proiektuak, Amaia Pérez eta Oihane Uriarte irakasleen gidaritzapean “Ikerketa Faktoria” jakintzagaian, aipamen berezia lortu du Madrileko “Si eres original eres de libro” estatu mailako lehiaketan, zeinetan ia bi mila eta bostheun ikaslek parte hartu duten eta 681 talde-lan aurkeztu diren lehiaketa honen 12. edizioan. Epaimahiak proiektuei ...
Sakondu

DBHko arropa galdua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 ekaina, 2018
Urtero bezala, DBHko eraikinean galdu edo ahaztutako arropa batu egin dugu eta argazkiak bidaltzen ditugu jakitun egon zaitezten. Ditugun kopuruak dira: 39 jaka, 51 poltsa eta 70 kamiseta-sudadera. Badagoz ere giltzak eta erlojuak. Arropa hau batzeko prozedura: Ikasturte osoan zehar egin den moduan, edozein jolastorduan, ikasleak atezainarengana jo. Gurasoak: etorri nahi izanez gero, ekainaren 19tik ...
Sakondu

Kotxe elektrikoen Bizkaiko bigarren lasterketa Muskizen ospatu zen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 maiatza, 2018
Maiatzaren 27an, igandea, Bizkaian ospatzen den Kid’s kit-car proiektuko bigarren lasterketa ospatu zen Muskizeko Kiroldegian, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBH 1 eta 2ko ikasleek muntatutako kotxe elektrikoekin. Lauroren partetik, Lehen Hezkuntzako bi kotxeak eta DBHko bostak aurkeztu ziren, ikasle, familia eta arduradunen parte-hartze eta konpromiso bikaina erakutsiz. Hainbat ikusleren aurrean, Lauroko kotxeak ...
Sakondu

Irailaren 7an hasiko da 18/19 ikasturtea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 maiatza, 2018
Maiatzaren 29ko Eskola Kontseiluaren batzarrean erabaki denez, 18/19 ikasturtea irailaren 7an hasiko da etapa guztietan. Ikasturteko azken egunak ekainaren 19an Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta Bigarren Hezkuntzan ekainaren 20an izango dira. Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira: Urriak 12: El Pilar jai-eguna. Azaroak 1 eta 2: Domu Santu jai-eguna eta zubia. Abenduak 6-7: Konstituzio jai-eguna eta ...
Sakondu

Zientziaren Azoka DBH eta Batxilerreko 17/18 proiektuekin

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 maiatza, 2018
Maiatzaren 24ean Zientzia Azoka ospatu da DBHko eraikinean, Bigarren Hezkuntzan ikasturte honetan jakintzagai ezberdinetan egindako proiektuak aurkeztuz. DBH zein Batxilerreko hainbat lan izan dira eta Agoran, Liburutegian eta inguruko espazioetan ikusgai egon dira. Lehen Hezkuntzako ikasleak ere hurbildu zaizkie bisitan, eta bigarren hezkuntzako ikasleek gustora aurkeztu diete euren lanak, praktikak ere burutuz. Argazki guztiak, ARGAZKI ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.