Berrien artxiboa

Eskola Jasangarria ziurtagiria berriztatu behar dugu aurten

2015-2016 ikasturtean Lauro Ikastolak Eskola Jasangarria ziurtagiria berriztatu zuen, jasangarritasunaren alde egiten diren ekintza guztien errekonozimendua jasoz. Ikasturte honetan ziurtagiria berriztatu behar dugu, ekintzen laburpena biltzen duen txostena egin eta Ingurugelako arduradunen auditoretza izango dugularik Ikastolan. Azken lau urte hauetan lanean jarraitu dugu jasangarritasunaren alde eginez esparru desberdinetan: kurrikulumean, instalazio eta ekipamenduetan, ikasleen parte hartzean, ...
Read more

Martxan daude Lehen Hezkuntzako FLL proiektuak

Aurreko ikasturtean bezala Lehen Hezkuntzan, goizeko jolastorduetan, Paul Urbanoren ardurapean eta Ane Omarren kolaborazioagaz, First Lego League-erako (FLL) proiektuak prestatzeko bi lan-talde sortu dira. Ikasle hauek goizetako jolastorduetan elkartzen dira 2 taldeetan, astelehen-astearteetan eta ostegun-ostiraletan, eta guztira 20 ikasle dira: 11 neska eta 9 mutil. Aurtengo FFL errokaren gaia “Hiri jasangarriak” izango da, eta dagoeneko ...
Read more

Mugikortasunaren Astea: Batxilerreko ikasleen Ikerketa Lanak

Mugikortasun Jasangarriaren astea dela eta, Batxilerreko ikasleek “Ikerketa Lana” ikasgaian diseinatutako proiektuen erakusketa burutu dute DBH 1. mailako ikasleentzat. Bertan ibilgailu jasangarrien funtzionamendua erakutsi da, ikasleak sentsibilizatuz eta mugikortasun jasangarria sustatuz, baita atmosfera kutsatzen duten gasak murriztearen garrantzia adierazi ere. Ekintza hau gainera, European mobility week web orrialdean erregistratua izan da: KLIKATU HEMEN ” order_by=”sortorder” ...
Read more

Zientziarekin solasean! Batxilerreko ikasleak

(Argazkian, Lauroko ikasleak, María Martinón-Torres paleoantropologoarekin) Urriaren 4ean, ostirala, Batxilerreko sei ikasle, lehen eta bigarren mailakoak, Guggenheim museoan izan diren “Top@dipc-Zientziarekin solasean!” Topaketetan, Donostia International Physics Center (DIPC)-ek antolatzen duen Passion for Knowledge 2019 jaialdiko jardueren artean. Ander Urteaga, Nerea Del Olmo, Julen Roteta, Iñigo Goiriena eta Naroa Etxebarria, Esther Atela irakasleak lagunduta bertaratu ziren. Saio ...
Read more

“Kalitatea topera” programan DBH 2ko ikasleak

Aurten ere, DBH2 ko ikasle guztiekin Kalitatea Topera programako irteera egiteko aukera izan dugu. “IKUSI PROGRAMA”  Programa hau HAZIk garatzen du, Landa, Itsaertz eta Elikagaien Sustapenerako fundazioak, kalitatezko produktuak merkaturatzeko baserritarrek egiten duten lana erakusteko. Horretarako ikasleek landa-ingurunea in situ ezagutu dezatela sustatzen du, bai eta lan horrek natura-ingurunea eta landa-ondarearen kontserbazioan duen garrantzia ikustea ...
Read more

Hamabi Futbol Klub – Lauro Ikastola: euskararekin konprometituta, kirola medio

Ekainean iragarri genizuenez, euskalzale talde batek Hamabi Futbol Kluba sortu berri du, klub honen berezitasuna bere helburua izanik: “Futbolaren bidez euskara mundura eta mundua euskarara zabaltzea“. Talde honek mundu akademikotik harago euskaraz jarduteko beste espazio eta aukerak eskaini nahi ditu, futbolean erreferentzia eta eredu bilakatu, Bilbo eta Bizkaian euskarazko kirol-espazio bat sortuz. Klubaren ateak irekita ...
Read more

European Youth Parliament: Polonian hasi zuten ikasleek ikasturtea

Bigarren Batxilerreko Cristina Alonso, Asier Esandi eta Ander Urteaga Polonian izan ziren iraileko lehen astean, Gorka Etxebeste ikasle-ohiak lagundurik, European Youth Parliament-eko fase europarrean. Estatu mailan eurek hirurak eta Huescako beste ikasle bat baino ez ziren gonbidatuak izan Poloniako jardunetan parte hartzeko, eta beraz, Euskal Herriko partaidetzaren ardura eraman zuten. Ohi denez, EYP-eko arduradunek plazaratzen ...
Read more

Ikasturte berria indarberrituta hasiko dugu!

Ikasturte berria hastear gaude. Ongi etorri denoi! Urtero bezala, ikasturteak berrikuntzak dakartza. Udan hartu duzuen “Urteko programaketa”n ikusiko zenutenez, DBHko etapan zuzendari berria izango dugu, Yaiza Puente, orain arte etapa honetako koordinatzailea; eta azken 12 urteetan zuzendari izandako Jesus Garcia bere irakasle eginbeharretara itzuliko da. Bestalde, etapa honetan ere, bi koordinatzaile berri egongo dira sortutako ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences