Berrien artxiboa

Taper solidarioa: Lauro Ikastolak AUNARekin kolaboratuko du

Aunar Elkarteak, lukrorik gabeko ONGak, “Taper solidarioa” proiektua aurrera darama jatetxe eta ikastetxeekin elkar lanean arituz. Baztertze arriskuan eta janaria lortzeko laguntza behar duten pertsonekin lan egiten du eta Lauro Ikastolak kolaborazioa sinatu du eurekin, Bizkaiko lehen Ikastola izanik. Urritik aurrera, Lauron prestatzen diren menuen litezkeen soberakinak egunero eramango dituzte eta eurek arduratuko dira batu, ...
Read more

Donostiako Zinemaldian aurkeztutako “Amama” filmaren protagonista, Iraia Elias, Lauroko ikasle-ohia da

Asier Altunaren “Amama” pelikula Donostian aurkeztua izan zen irailaren 21ean eta Urrezko Mazkorra lortzeko lehian dago. Filme honen protagonista Iraia Elias dugu, Lauro Ikastolako ikaslea izandakoa. “Amama” zinemaldiko atal ofizialean aurkezten den euskarazko bigarren filma da, aurreko urteko “Loreak”en ostean. eitb-n aurkezpenaren berria ikusi Iraia Elias “Fotogramas” aldizkarian: “Iraia Elias, la revelación de amama”.
Read more

Betabot taldeak MOONBOTS finalean parte hartuko du

Lauro Ikastolako BETABOT taldeak Google-ek proposatu zuen MOONBOTS lehiaketan parte hartu du udan zehar. Taldea osotzen dute Ander Aguiriano, Jon Andoni Bretón, Sue González eta Asier Rementeriak, Amaia Pérez eta Borja del Río irakasleen laguntzaz. Lehiaketa honen helburua da robot bat sortzea, LEGOren bidez, Ilargian burutu behar diren misio ezberdinak garatzeko. Deialdia ekainean izan zen eta ...
Read more

Plataformak integratu ditugu: ALEXIA eta Lauroko webgune pribatua

Ongi etorri Lauro Ikastolako webgune berriztatura! Une honetan darabilzun webgunea betikoa da, baina itxuraz pixka bat aldatua. Berrikuntzarik handiena erabiltzaile eta pasahitzaren ingurukoa da: oraindik aurrera, ALEXIA plataforman erabili izan duzunak Lauroko atal pribatuan sartzeko ere balioko dizu. Egoera hau probetxaturik, jarraibide batzuk idatzi ditugu, orain arteko berrikuntzak eta pasahitzari buruzko argibideak batzen dituena. Berton ...
Read more

Batxiler matrikula ofiziala:maiatzaren 4tik 14ra

IDAZKARITZAKO ARRERA ORDUTEGIA Maiatzaren 4tik 14ra: 8:00 – 14:00 eta 15:00 – 16:30. Prozesua xedapen hauen arabera egingo da: Martxoaren 4ko 35/2008 Dekretua. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburuaren 2015eko martxoaren 6ko Agindua: agindu honen bitartez 2015/16 ikasturtean Batxilergoan ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan eskabideak aurkeztu eta onartzeko epeak eta jarraibideak adierazten dira. Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke: ...
Read more

LH 6Bko taldeak proiektua aurkeztu du “Gazte irekian”

Lehendakaritzak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gonbidapena egin diete Euskadiko ikastetxe guztiei Gazte Irekiaren bigarren edizioan parte hartzeko. Ekimena lehen hezkuntzako hirugarren zikloko neska-mutilei zuzenduta dago, eta bi helburu nagusi ditu: Herritar helduok gazteen sormena ikas eta balia ditzagun. Ikasleen arteko eztabaidarako ahalmena eta ekimena sustatzea, haiek bizikidetza demokratikoan heztea eta herritar gisa ...
Read more

Nesken aurregaztetxoak A Miribillan jolastera gonbidatuta

Martxoaren 28an, larunbata, Lauro Ikastolako nesken Aurregaztetxoak A saskibaloiko taldea Bilbao Basket eta Gipuzkoa Basket-en arteko partidako atsedenaldian jokatzera gonbidatu zuten. Horrezaz gain, mutilen Kadete taldeko lau jokalari Bilbao Basket-eko jokalariei erreboteak hartzen egon ziren beroketako ariketetan. Guztientzako esperentzia ikaragarria izan da eta, euren esanetan “oso laburra”. Miribillako jarduera honetan, Sito Alonsok, Bilbao Basket-eko entrenatzaileak, ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences