Belaunaldietako bazkariak

Laurok Lehen Hezkuntzako jantokiko instalazioak utziko ditu ikasle-ohiek bertan batu eta belaunaldietako bazkariak egin ditzaten.

Bazkariak larunbatetan izan behar dira eta gutxieneko 40 partaide izan behar ditu (gutxi gora-beherako 35 €ko menua).

Egun horretan, beste zerbitzu batzuk ere erabili ahal izango dira:

  • Ikastolan bertan dagoen Behekosoloa Kiroldegiko zerbitzuak alokatu: futboltxo pistak, kirol-aretoa (futboltxoa, saskibaloia), tenis pistak, igerilekua… lehiaketak antolatzeko aukera, etab.
  • Behekosoloko Kafetegia.

Ospakizuna amaitzen denean, argazkiak bidali ahal izango dira Ikastolako WEBean jartzeko.

Ikasle-ohi talde batek euren bazkaria zerbitzu honen bidez egin nahi duenean, kontakturako pertsona izendatu eta Ikastolarekin jarri daiteke kontaktuan:

Kontakturako pertsonak ospakizunerako data gorde, menua erabaki, garraioari buruzko informazioa eman eta ordainketa modua adostuko ditu.

12. promozioaren bazkaria, 2015ean.

13. promozioaren bazkaria, 2013an.