Berrien artxiboa

Junior A taldea garaipen handi batekin hasi da Euskal Ligan!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 urtarrila, 2024
Bere igoera historikoaren ondoren, Junior A taldeak Euskal Ligan hasi zuen bere ibilbidea joan den asteburuan. Lauro Ikastolako neskek Baskoniako harrobiko taldearen aurka jokatu zuten, eta azken unera arte harmaila osoa airean mantendu zuen partida bikain baten ondoren gailendu ziren. Beste mugarri bat, Ikastolan eta Euskadi osoan historia egiten jarraitzen duen talde batentzat. Juniorren etxeko ...
Sakondu

Hide Dohino japoniar euskalduna Ikastolan izan da bere ikasketa prozesua azaltzen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 urtarrila, 2024
Bi urte bakarrik behar izan ditu Hide Dohinok historialari japoniarrak (Yokohama, 1994) euskara ikasteko. Euskara mintegiko irakasleek gonbidaturik, saioa bat izan du Batxiler 1. mailako ikasleekin, eta euskara nola ikasi duen azaldu die: modu guztiz praktikoan, jendearekin harremanduz, eta euren ohitura eta egiteko moduetatik ikasiz, nahiz gramatika ere landu duen eta ahal duen guztia irakurri: ...
Sakondu

Euskal Kontzertu Ekonomikoa hizpide, KUKULUMENDI hitzaldi saioetan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 urtarrila, 2024
Urtarrilaren 23an Guillermo Dorronsoro izan dugu Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan, Euskal Kontzertu ekonomikoa eta kupoa azalduz. Paktu-ekonomiko honen historia eta ibilbidea, berori izateko eskubide eta abantilak, eta zergatik defenda eta babestu behar dugun adierazi die aurretik gaia landu izan duten ikasleei. Eskerrik asko Guillermo! Kontuan izan aurreko ikasturteetan Pedro ...
Sakondu

Ikastolan ezarritako energia berriztagarriko sistemak eta domotizazioa, ikasgai

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 urtarrila, 2024
Azken urteetan Ikastola energia berriztagarriak ezartzeko plan sendoa burutzen ari da, bai eta eraikinak domotizatzekoa ere. Dozente ez diren pertsonek honen inguruko prestakuntza hartu dute sistema guztiak kudeatu ahal izateko, eta informazio hau arlo pedagogikora ere heldu da. Mantenuko arduradunek saioak izan dituzte zientzietako irakasleekin plan eta kudeaketa sistema hau azaltzeko eta orain ikasleengana ere ...
Sakondu

Martxan da Lehen Hezkuntzako aerotermia instalazioa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 abendua, 2023
Lehen Hezkuntzako eraikinean burututako aerotermia instalazioa martxan da dagoeneko. Hamar energia-sorgailu instalatu dira, gasoileko galdara ordezkatuz, energia jasangarrien aldeko apostua eginez eta Ikastolaren energia mota horiek barneratzeko programa orokorrari jarraituz. Sistema honen funtzionamendua sortutako aplikazioan ikusi daiteke (ikus argazkiak). Instalazioa eraikineko arkitekturarekin integratu nahi izan da zurezko xaflekin estaliz. Lan hauek burutzeko eraikinetan energia birgaitzeko ...
Sakondu

Kobazuloetako garaia aztergai Haur Hezkuntzan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 abendua, 2023
5 urteko ikasleek kobazuloen garaia landu dute Tartalo pertsonaiaren eskutik, bertan bizi izan baitzen bera. Proiektu bidezko ikasketa honen bitarteaz bere lagun haitzulotarren bizimodua, ohiturak, elikadura, labideak, animaliak, bizilekuak… landu dituzte garaia horretan guztiz murgilduz. Zoragarria izan da gizakiok izan dugun bilakaeraz ohartzea.
Sakondu

LHko Xake lehiaketa irabazi du Markel Intxaustik

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 abendua, 2023
Lehen hiruhileko Xake Lehiaketa ospatu da Lehen Hezkuntzan eta 6. mailako Markel Intxausti Aragonesek irabazi du. Ander Alonso Otaoleak eta Iker Caminero De Elejostek bigarren eta hirugarren egin dute. Mailako ikasle guztiak izan ziren finalean ikusle, eta tentsio handiko uneak bizi zituzten. Zorionak egindako lanagatik!
Sakondu

Salgai futbol lurralde taldeko kamiseta

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 abendua, 2023
Denboraldi hasieran informatu genuenez, aurten, lehen aldiz Lauroko ibilbidean, ikasle-ohiez osotutako futbol taldea dugu Lurralde kategorian. Taldearentzako kamiseta berria definitu zen, lehen euskal selekzioetan inspiraturik, Lauroko talde federatuetan ohikoa izan denez, eta ikasle-ohien taldeak eginiko iradokizunez osotua. Arro gaude emaitzarekin eta kamisetok salgai dituzue Behekosoloko on-line dendan, eta kiroldegian bertan batu ditzakezue, Lauro Ikastolaren izena ...
Sakondu

DBH 4ko talde bat saritua Super Coder Programazio I. Lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 abendua, 2023
Abenduaren 14an ITPAerok eta CODE.ORG-k antolatutako Super Coder Programazio I. Lehiaketaren Finala ospatu zen Guggenheim Museoan eta DBH4-ko Digitalizazio ikasgaiko ikasle guztiak bertaratu ziren, Leire Andikoetxea irakasleak lagundurik. Bost ikastetxek parte hartu dugu lehen edizio honetan eta ikasleei proposatu zitzaien erronka programazioan oinarritutako  mugikortasun jasangarriagoa lortzeko eta klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko irtenbide bat eskaintzea ...
Sakondu

Lauroko Junior A taldea, Euskal Ligan!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 abendua, 2023
Zein arratsalde zirraragarria eta ahaztezina abenduaren 16koa! Ikastolako Junior A taldeko neskek historia egin zuten Unamunori gailenduta, Euskal Ligara igotzea lortuz. Laurok euskal saskibaloiaren maila gorenean postu bat lortzen duen lehen aldia da. Ez hori bakarrik: ikastetxe bateko ikasleez osotutako talde batek sailkapen hori lortzen duen lehen Ikastola da. Hau balentria! Partidak familia, lagun eta beste ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.