Berrien artxiboa

Telekomunikazioko Ingeniaritza Eskolan aurkeztu du Batxiler 1eko ikasle talde batek bere proiektua

Batxilerreko 1. mailako ikasle talde batek aukera bikaina izan du euren proiektua Telekomunikazioko Ingeniaritza Eskolan aurkezteko. Taldearen partaideak dira Gaizka Bermejo Puertas, Zelai Toledo Urrutikoetxea eta Naroa Unzilla Higuero, euren ikerketa lana Amaia Perez irakaslearen gidaritzapean burutu dutenak. “Mikroplastikoen eragina indaba landarearen hazkuntzan” titulupean aritu izan ziren epaimahai baten aurrean, tartean doktoregai bat eta enpresa ...
Read more

Aparteko aipamena lortu du DBH 3ko proiektu batek estatu mailako “Es de libro” lehiaketan

Hegoa Hernando Akesolo, Markel Irizar Rodrigo, Eunate Krutxaga Gomez eta Ibai Ronchas Roldan DBH 3ko “Ikerketa Faktoria” jakintzagaiko lan-tadeak estatu mailako “Si eres original, eres de Libro” txapelketan aparteko-aipamena lortu du, Oihane Uriarte Arrazua irakaslearen gidaritzapean. Proiektuaren izenburua: “Marterako bidaiariak”. “P2” izena duen taldeak aipamen hau lortu du bere SITEaren publikazioari esker, esteka honetan ikusgai: ...
Read more

DBH 2ko lan-talde batek bideoa aurkeztu du ON ZIENTZIA lehiaketara

DBH 2ko Maider Lasa Davila, Amalia Victoria Velasco Artaza, Aimar Intxausti Aragonéz, Jon Vazquez Solana eta Jon Eizaguirre Pérezek osotutako lan-taldeak zientzia-bideoa aurkeztu dute ON ZIENTZIA lehiaketara. Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren 13. edizioa antolatu dute, zientzia eta teknologia dibulgatzeko eta Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista-programaren barruan. Lehiaketaren helburua ...
Read more

Sailkatua fase estatalerako DBH 2ko proiektu bat EHUko Ingeniaritza Eraikuntza III. Olinpiada

EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak antolatzen duen INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen III. Olinpiadan DBH 2ko bi talde sailkatu ziren finalaurrekotara, Teknologia arloan landutako proiektuekin, Amaia Pérez Etxebarria irakaslearen gidaritzapean.  ​DBHko kategorian, ematen diren hiru sarietatik, talde bi hauek 1. eta 3. postua lortu zuten: Euretatik, Butroetxe jasangarria proiektuak fase estatalerako sailkapena lortu du, telematikoki ospatu dena, ...
Read more

Ohorezko Matrikulak eta Bikaintasun agiriak banatu ditugu

Batxiler 2. mailako ohiko ebaluazioa amaituta, Ohorezko Matrikula eta Bikaintasun agiriak banatu dituztet Zuzendari Pedagogikoak, Batxilerrekoak eta mailako tutoreek. Ohorezko Matrikulak izan dira: Aurtenetxe Martin, Maura; Garabieta Oribe, Aiala; Lawrence Míguez, Carmen; Lázaro van Spijk, Imke; Bidaurrazaga Garcia, Inge Izar eta Maruri Sanuy, Asier. Bikaintasun Agiria lortu dutenak, hau da, 8,75tik gorako batez-bestekoa, izan dira: ...
Read more

Agurra egin diogu Ikastolako 45. promozioari. Ez adiorik!

Maiatzaren 19an ospatu dugu Ikastolako 45. belaunaldiaren agurra (2008-2023), euren guraso eta irakasleekin batera. Ikuskizunak agerraldi bikainak izan zituen, ikasleak benetako protagonistak izanik: musikariak eta abeslaria, abesbatza, poesia, hitzaldiak, dantzak,… Ekitaldian proiektatutako promozio honen ibilbidearen bideoa eta egun honetako argazkiak ikusgai daude familien atal pribatuan. Eskerrik asko parte hartu zuten ikasle guztiei, Batxiler eta Lehen ...
Read more

Hazparneko trukea: euskararen Herrian batzen gaituen kultura eta hizkuntza

Martxoaren 27tik 31rako astean Hazparneko Ursuaia ikastetxearekin trukea egin genuen DBH 1. mailako ikasleekin. Trukearen helburua da beste aldeko euskaldunak hurbiletik ezagutzea, eta, batez ere, elkarrekin igaroko dituzten egunak euskaraz bizitzea. Baita lortu ere! Euskararen herrian mugaren bestealdean batzen gaituen kultura eta hizkuntza komuna dugun euskaldunak badirela bizikasi dute gure ikasleek; ez da gutxi. Truke ...
Read more

Euriak ez zituen gelditu Lehen Hezkuntzako auto elektrikoak!

Maiatzaren 14ean ospatu da GOBLIN kategoriako auto elektrikoen lasterketa, Gasteizen. Lehen Hezkuntzako Formulauro eta Geldiezinak taldeak bertaratu ziren, eguraldiak laguntzen ez zuen arren, euren lan ona erakusteko gogo handiz. Lortutako sariak izan ziren: Best Bodywork: Geldiezinak. 2. saria Sprint: Formulauro. 3. saria Slalom: Formulauro. 3. saria kategoria orokorrea: Formulauro. Eskerrik asko denoi, guraso kolaboratzaile eta ...
Read more

Zazpi saritu EHUko Matematika Olinpiadan

Maiatzaren 12an banatu ziren Matematika Olinpiadako sariak EHUko Zientzia Fakultatean eta emaitza bikainak lortu zituzten gure ikasle guztiek: DBHko kategorian: 1. saria: Aimar Intxausti Aragones LH 4.mailako kategoria: 2. saria: Antton Velasco Artaza 4. saria: Hugo Muguruza Manzanares 5. saria: Mikel Alonso Gonzalez 7. saria: Oier Duo Asensio 10. saria: Lier Aiala Uriguen LH 5-6.mailako ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences