Berrien artxiboa

Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan ditugu Batxiler 1eko ikasleekin

Urtarrilaren 30an, “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren saio berri batean Jon Uriarte eta Eneko Knörr izan ditugu Batxiler lehen mailako ikasleekin. Duela jada bost urte puntualki betetzen duten zita honetan “Ekintzailetza” gaia jorratu dute Itsaso Ibarguen eta Beñat Knörr ikasleen gidaritzapean. Jonek eta Enekok, euren bizipen eta esperientzia pertsonalak kontatu dituzte, ekintzailetzari lotutako ...
Read more

Junior A taldea garaipen handi batekin hasi da Euskal Ligan!

Bere igoera historikoaren ondoren, Junior A taldeak Euskal Ligan hasi zuen bere ibilbidea joan den asteburuan. Lauro Ikastolako neskek Baskoniako harrobiko taldearen aurka jokatu zuten, eta azken unera arte harmaila osoa airean mantendu zuen partida bikain baten ondoren gailendu ziren. Beste mugarri bat, Ikastolan eta Euskadi osoan historia egiten jarraitzen duen talde batentzat. Juniorren etxeko ...
Read more

Hide Dohino japoniar euskalduna Ikastolan izan da bere ikasketa prozesua azaltzen

Bi urte bakarrik behar izan ditu Hide Dohinok historialari japoniarrak (Yokohama, 1994) euskara ikasteko. Euskara mintegiko irakasleek gonbidaturik, saioa bat izan du Batxiler 1. mailako ikasleekin, eta euskara nola ikasi duen azaldu die: modu guztiz praktikoan, jendearekin harremanduz, eta euren ohitura eta egiteko moduetatik ikasiz, nahiz gramatika ere landu duen eta ahal duen guztia irakurri: ...
Read more

Euskal Kontzertu Ekonomikoa hizpide, KUKULUMENDI hitzaldi saioetan

Urtarrilaren 23an Guillermo Dorronsoro izan dugu Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan, Euskal Kontzertu ekonomikoa eta kupoa azalduz. Paktu-ekonomiko honen historia eta ibilbidea, berori izateko eskubide eta abantilak, eta zergatik defenda eta babestu behar dugun adierazi die aurretik gaia landu izan duten ikasleei. Eskerrik asko Guillermo! Kontuan izan aurreko ikasturteetan Pedro ...
Read more

Ikastolan ezarritako energia berriztagarriko sistemak eta domotizazioa, ikasgai

Azken urteetan Ikastola energia berriztagarriak ezartzeko plan sendoa burutzen ari da, bai eta eraikinak domotizatzekoa ere. Dozente ez diren pertsonek honen inguruko prestakuntza hartu dute sistema guztiak kudeatu ahal izateko, eta informazio hau arlo pedagogikora ere heldu da. Mantenuko arduradunek saioak izan dituzte zientzietako irakasleekin plan eta kudeaketa sistema hau azaltzeko eta orain ikasleengana ere ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences