Berrien artxiboa

Eskola Kontseiluko kideen aldarrikapena

Lauro Ikastolako Eskola Kontseilua berriztatzeko hauteskunde prozesua burututa, hona hemen behin-betiko hautagaien aldarrikapena: GURASOEN ESTAMENTUTIK: Landeta Del Cura, Itziar Madariaga Idirin, Xabier IKASLEEN ESTAMENTUTIK: Uchupi Ellacuria, Juan IRAKASLEEN ESTAMENTUTIK: Perez Granillo, Laiene Lozano Merino, Gorka Astorkiza Bernaola, Garazi ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN ESTAMENTUTIK: Bilbao Lekerika, Amaia
Read more

Juan Ignacio Perez Iglesias izan dugu aurten KUKULUMENDI hitzaldi saioei hasiera ematen

Azaroaren 23an Juan Ignacio Perez Iglesias dibulgatzailea eta idazlea izan dugu KUKULUMENDI – Personen talentua garatuz hitzaldi saioei hasiera emanez. Bigarren Batxilerreko ikasleei “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” hitz egin die, ostean neska-mutilek eta Garbiñe Echevarria eta Beñat Zubia aurkezleek egin dizkioten galderei erantzunez: letra eta zientziak banatzearen inguruan, ondorengo ikasketetarako gomendioak, euskara, hizkuntza era ...
Read more

Joseba Sarrionandia izan dugu Ikastolan Batxiler 1. mailako ikasleekin

Filosofia Mintegiak antolaturik, Joseba Sarrionandia idazlea izan dugu Ikastolan azaroaren 11n, Batxilerreko lehen mailako ikasleekin solasaldian. Hitzen ondoeza bere liburua hizpide, bestelako gaiak ere jorratu ditu ikasleen galderei erantzunez: egungo gazteria, Kubako egoera, etxera itzultzea, esaterako. Eskerrik asko Sarri gurera hurbiltzeagatik, plazera izan da!
Read more

Eman izena EUSKARALDIAN!

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra EUSKARALDIAko hirugarren edizioa burutuko da. Ohiturak astindu eta gure ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu, berriz. ere. Izena emateko laguntza behar duzu? Asteburu honetan, azaroak 11-13, Laurora bazatoz kirol jarduetara, lagunduko zaitugu: Behekosoloa Kiroldegiko sarreran izena emateko postu bat eta laguntzaileak izango dituzu. Badakizula zer ...
Read more

Zorionak Haizea eta Uxue, beldurrezko ipuin lehiaketako irabazleak

Gau Beltza edo Arimen Gaua dela eta, azken astean zehar liburutegia apaindu eta erakusketa bat burutu dugu. Baina ekintza nagusia hilabete osoan zehar beldurrezko ipuin lehiaketa izan da eta azaroaren 2an izan da amaiera. Eskerrik asko parte hartu duten guztioi eta zorionak saridunei, Haizea Ruiz Lobato eta Uxue Corta-ri, Maldito reto eta Urriak 31 ipuinengatik! ...
Read more

Gau Beltza: Euskal Laborariak Haur Hezkuntzan izan dira ikaskide txikienekin

Euskal Laborarien Taldea, DBHko hautazko jakintagai hau burutzen dutek ikasleak, alegia, Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleekin izan dira Gau Beltzaren inguruan jarduteko. Ekintza ezberdinak prestatu dituzte Haur Hezkuntzako ikasleekin egiteko: istorioa, hilerrira bisita, dantza,… Helburua? Umeen beldurrak landu. Dantza egin eta abestu nahi baduzue, hona hemen karaoke dotorea!!!
Read more

Fair Saturday kultura ekimenaren Inaugurazio ekitaldian izango gara

Datorren azaroaren 25ean, ostiralarekin, “Fair Saturday 2022 Inaugurazio Ekitaldia –Evento Inaugural Fair Saturday 2022″ izango da Bilbon, Miribillan, hurrengo egunean hasiko den Fair Saturday mugimenduaren lehen ekitaldia, alegia. Fair Saturday kontzeptuak Black Friday kontsumistaren kontrapuntua eta erantzun positiboa izan nahi dut, kultura eta gizarte-proiektuak jendartearen erdigunean kokatuz. 2014tik mugimendu hori handituz joan da urtez-urte Bilbon ...
Read more

Zirkulazio librea arratsaldeko saioetan

Haur Hezkuntzako eraikinaren eraberritzea burutu zenean, horma mugigarriak jarri ziren gelen artean eta horri esker, umeak zirkulazio librean jarduten dira arratsaldeko saioetan irakasleek proposaturiko txokoetan parte hartuz. Umeek aukera dute beste gelakideekin elkartzeko eta txoko gehiagotan eta hornituagoetan parte hartzeko, bai eta harreman sozialak garatu eta lantzeko ere. Hona hemen irudi batzuk:
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences