Berrien artxiboa

Oiloak eta oilarra heldu dira Haur Hezkuntzako Baratzera

Naturan inspiratu eta jasangarritasunean oinarrituz, Haur Hezkuntzako Baratzeko proiektuak euren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen ditu ikasleak. Ingurumenean eragin minimoa sortuz eta eskura ditugun baliabide guztiak erabiliz, Baratzeko espazioa eraberritu eta osotu dugu: Erabiltzen ez diren paleekin baratzaren eta lorategien egitura sortu ditugu. Euri-ura zirkuitu baten bidez biltzen dugu eta ureztatzeko erabili. Hamaiketakoan sortzen ditugun soberakin organikoak ...
Read more

Zer ospatzen dugu Gau Beltzean? Edo Arimen gauean?

Urriaren 31n neguko solstizioa hastearekin batera, jatorri zeltiarra duten hainbat erritu egin izan dira Europa osoan, baita Euskal Herrian ere, urtearen heriotza, uzta bilketa eta hildako senideen oroimena ospatzeko. Errito paganoak, beranduago, erlijio katolikoak egokituko zituenak. Herri bakanetan ohitura batzuk mantendu izan dira, hala nola, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat ...
Read more

Batxiler 1eko ikasle talde batek BBK Klima Zikloan parte hartu du

Urriaren 21ean 1. batxilergoko ikasle talde bat BBK Klima Zikloan parte hartzeko Bilboko BBK aretora hurbildu da, Asier Etxebarrieta irakasleak lagunduta. Bertan, BC3ko kidea den (Basque Centre for Climate Change) Ibon Galarragaren hitzaldia entzun eta “Una verdad muy incomoda” filmea ikusi dute, egun Lurra planetan bizi dugun larrialdi klimatikoa azpimarratzeko asmoz. Azkenik, Glasgow-en izango den ...
Read more

Marta Macho-Stadlerrek Ikastolan izan dugu aurtengo KUKULUMENDI konferentzia saioei hasiera emanez

Aurreko ikasturtean nahi eta nahiezko geldiunea izan ostean, aurten gogo eraberrituz hasi ditugu KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi saioak, Batxilerreko Orientazio akademiko-profesionaleko programan txertatzen direnak, “INSPIRATU besteekin” atalean. Bigarren mailako ikasleekin hasi gara, urriaren 19an, eta Marta Macho-Stadler matematikaria izan dugu hizlari emakumeari eta zientziari buruz, genero-perspektiba batetik, gai honetan oraindik eman beharreko pausoen ...
Read more

Ikastolako bi ikasle sarituak Bizkaidatz VII. literatura lehiaketan

Aiala Garabieta Oribe eta Andere Garabieta Oribe, Batxiler eta DBH 3ko ikasleak urrenez- urren, Haur eta Gazteen VII. literatura-sarian irabazle izan dira: lehena, 1. gazte-saria euskarazko modalitatean; eta bigarrena, 2. gazte-saria, euskarazkoan ere. Sari banaketa urriaren 8an izan zen, 11:00etan, Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian, eta Unai Zaballa Euskarako irakaslea lagundurik bertaratu ziren ikasleak. Ikastolari ere ...
Read more

Lapurketa Arte Ederretako Museoan: ikasleek kasua argitu dute

Duela hiru ikasturte hasi zen Lauro Ikastola Forensic Science STEAM proiektuan parte hartzen, Innobasque eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik datorrena, hain zuzen. Proiektu honetan ikasleak ikerlari bihurtzen dira eta kasuak argitzeko metodologia eta estrategiak ikasten dituzte kasu praktiko baten bidez. Aurtengoa: Bilboko Arte Ederretako Museoan Miguel de Unamunoren eskultura lapurtu dute. Aforo kontuak direla eta, hamabi ...
Read more

Universitario Bilbao Rugby-k kirol jardunaldi bat burutu du Lauron

Universitario Bilbao Rugby-k errugbi jardunaldi zirraragarria eskaini zuen Lauro Ikastolan. Klubeko jokalari eta monitore ezberdinak, Mario Barandiaran kirol zuzendari berriarekin, Laurora hurbildu ziren hainbeste maite duten kirola sustatzera. Aurkezpen labur baten ondoren, Lehen Hezkuntzako haurrek errugbiarekin izan zuten lehen harremana, beren jakin-mina pitz dezaketen hainbat jarduera, dinamika eta ariketa eginez. Txandaka, maila bat aldi bakoitzean, ...
Read more

Eskerrik asko denoi, eta ONDO PASA UDA!

Liburu, baliabide eta materialen zirkularrak dagoeneko bidali ditugu. Hala ere, kontuan izan dokumentu hauek webgunean ere badituzuela: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTASUNAK – LIBURUAK ETA TIK BALIABIDEAK. Hemen aurreratzen dizkizuegu, baita ere, “Urteko Programaketa 21/22” dokumentuak, webgunean ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK- PROGRAMAKETA OROKORRA. Aurten, argitalpen honen paperezko alea irailean helaraziko dizuegu etxeetara, ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences