Berrien artxiboa

LH 4ko ikasleek Lauroko zuhaitzen izendapen-plakak berriztatzen lagundu dute

Apirilaren 17an, Lauroko zuhaitzen plakak berriztatzeko jarduera burutu da, Lehen Hezkuntzako 4. mailako eko-ordezkarien laguntzarekin. Plaka ordezkatu behar ziren zuhaitzen zerrenda egin eta mantenuko langile eta Agenda 2030 arduradunekin batera, ikasleek lana burutu dute. Hurrengo egunetan, eko-ordezkariek egindako lan honen berri eman diete ikaskideei. Ekintza honen helburua da ikasleekin biodibertsitatearen garrantzia lantzea, baita hurbileko espezieak ...
Read more

Irteera birtuala Donostiako DIPC Donostia International Physics Center-era

Apirilaren 16an, Batxiler lehen mailako ikasleek irteera birtuala izan zuten Donostiako DIPC – Donostia International Physics Center-era. Saio hauen bitartez, ikasleek DIPC ikerketa zentroak ikusi eta ikerlarien egunerokoa gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Ikertzaileek hainbat jarduera eta erakustaldi zientifiko egingo dituzte emakumeek historian zehar zientzian izan duten papera nabarmentzeko helburuarekin. Zoom bitartez burutu zen topaketa ...
Read more

Lehen-laguntza praktikak Sorosle ikastaroko bigarren astean

Batxiler lehen mailako 14 ikasle Sorosle Titulu Ofiziala lortzeko lehen modulua burutzen ari dira Aste Santuko oporraldian, Ikastolan bertan, Harrobia ikastetxearen eskutik. Lehen astean arlo teorikoa landu bazuten ere, bigarrenean atal praktikoa burutzen ari dira: heimlich maniobra, oinarrizko RCPa, bizkar-hezurreko istripua izanez gero nola jokatu, etab. Titulazioa amaitzeko bigarren modulua, Erreskatea, alegia, ekaineko azken egunetan ...
Read more

Disney eta Netflix, euskaraz!

Ikastolak asko eragiten du gure ikasleen euskaran. Hala ere, ez da erabateko hiztunak sortzeko edabe magikoa, norberaren testuingurua kontuan hartu behar baita. Testuinguru horren barnean kultur kontsumoak asko eragiten du. Kultur kontsumoaren esparruan ikus-entzunezkoek erabateko garrantzia hartzen dute. Hau horrela,  streaming plataformek azken urteetan gugan aisialdiaren kontzeptuaren aldaketa ekarri dute. Pantailaz blai bizi gara.    ...
Read more

Olinpiada Filosofikoak: 1. eta 3. saria Lauroko bi ikasleentzat

Urtarrilean Filosofiako III Olinpiadak ospatu dira Euskadiko ikastetxeen artean, zeinetan 27 ikastetxek eta 440 ikaslek hartu zuten parte, eta martxoaren 13an sari banaketa izan da: Batxiler 2ko Helen Zarragoitiak Lehen Saria izan da iruzkin filosofikoaren modalitatean; eta Itziar Rodríguezek, Hirugarrena. Helenek Estatuto Olinpiadetan parte hartuko du, maiatzean, telematikoki. Deustuko auditoriumean zoragarri aurkeztu zituzten haien idatziak, ...
Read more

Martxan dago Adi-Adian programa Batxilerreko 2. mailan

Aurreko urteetan burututako Adi-Adian programarekin hasiko gara Batxilerreko 2. mailan, ikasturteko honetako zailtasunak gaindituz. Programa honetan, giza duintasunari, bizikidetzari eta enpatiari buruzko ikaskuntzak lantzen dira, indarkeria ezberdinak jaso dituzten biktimen testigantzak entzunez. Martxoaren 2an hasitako dinamikei jarraipena emanez, hau da, sarrera bideo eta gaiarekin lotutako pelikulak ikustea, martxoaren 11n Bakeolako arduradunak bertaratu zaizkigu ikasleei testuinguru ...
Read more

ZTEAM erronka berria Industri Teknologia eta Marrazketa Teknikoan, GESTAMP enpresarekin elkarlanean

Innobasque-ren eskutik, ZTEAM proiektu berri batean sartzeko aukera izan dugu, STEAM Sare Bokazio zientifiko-teknikoak sustatu ikastetxe eta enpresen arteko elkarlanaren bitartez, hain zuzen. Lehen Batxilerreko Industri Teknologia eta Marrazketa Teknikoa jakintzagaiak lotuz burutu dugu, eta helburua da ikasleak teknologia, matematika, enpresa eta zientzia mundura hurbiltzea, benetako enpresa baten nondik-norakoak ezagutuz eta lan praktiko bat eginez. ...
Read more

Egunero da M8!

Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, hainbat jarduera buruko dira egunotan, etapa guztietan. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu. Aurtengo egoera berezia dela medio, eta ohiko klaseko saioetatik haratago doazen ekintzak ...
Read more

“Eskola-jantoki osasuntsua”ren hurrengo ekimenean parte hartuko dugu: nola jaten dituzte ikasleek jaki batzuk?

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Hezkuntza sailarekin batera, 2017 urtetik ”Eskola jantoki osasuntsuak” ekimena bideratzen ari da. Proiektu honen helburua da umeak eskolatze-etapan daudenean ohitura osasungarriak hartzea euren bizitzan zehar manten ditzaten, eta Osasun eta Kontsumo Ministerioek elikadura osasungarria sustatzeko proiektu honi “Estrategia NAOS” Saria men diote. Ekimen honen barruan, hainbat ekintza bideratu dira 2017 urtetik, ...
Read more

Batzar Nagusi telematikoa burutu genuen Urteko Kontuak onesteko

Bazkideen 197ko quorum-arekin, telematikoki konektatutako 168 bazkide eta ordezkatutako 29, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta hiru urterako auditoretza elkartea onetsi zituen. Hasierako gora-behera teknikoen ostean, Batzar Nagusi telematikoak aurrera egin zuen, eta bazkideek Presidente, Zuzendari Gerente eta Zuzendari Pedagogikoaren azalpenak entzun zituzten, eta zegokienean, botoa eman. Bereziki eskertzekoa da lehen minutuetan ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences