Berrien artxiboa

Artikulu berriak eta aipuak dantzan Lauroko aldizkari filosofiko digitalean!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 otsaila, 2018
Abenduan iragarri genizuenez, Ikastolako Batxilerreko filosofiako ikasleek aldizkari filosofiko digitala sortu dute. Kolore anitzetako iritzi-artikulu interesgarriak irakurtzeko aukera paregabea duzue hau. Ikasleak animatuz joan dira eta artikulu gehiago gehitu: heldutasuna, zoriontasuna, adierezpen askatasuna… Esnatu eta ez galdu pentsalari gazteen hitz interesgarriak!!  Aldizkaria ikusteko KLIKATU
Sakondu

2018ko Batzar Nagusia

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 otsaila, 2018
Bazkideen 322ko quorum-arekin, etorritako 119 bazkide eta ordezkatutako 203, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta aurkeztutako Estatutuen aldaketa onetsi zituen. Halaber, Kontseilu Errektoreko sei kide berriak hautatu zituen: Begoña de Ibarra Zuazo, Isusko oribe Bastero, Jon Egia Laka, Jon Asua Aberasturi, Natalia Ruiz Gómez eta Alaitz Landaluze Solaun. Eta ordezko kideak, Juan ...
Sakondu

Zein ondo pasatu genuen bideoa grabatzen!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 otsaila, 2018
Athletic animatzeko Ikastolan grabatu zen bideoa sareetan zabaldu zen, baina guk edizio txiki bat egin dugu grabaketaren “making of”arekin. Zein ondo pasatu zuten Haur Hezkuntza eta Eskola Kiroleko ikasleek! Manolo Delgadok bideoak agertzen diren Athletic-en bandera batzuk eman zizkigun eta gaur Haur Hezkuntzako ikasleen artean batzuk zozketatu ditugu. Zorionak sarituei!: Oihane, Urtzi, Oier, Uxue eta ...
Sakondu

DBH 4ko ikasleek Loraldian parte hartuko dute, kantuz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 otsaila, 2018
DBHko 4. Mailako ikasleek 7 kantu, 7 kontu, 7 konexio Euskal musikagintzaren transmisioaz izeneko ikuskizuna plazaratuko dute Azkuna Zentroko auditoriumean datorren martxoaren 23an, ostiralean, arratsaldeko 20:30ean Loraldiaren programaren barruan. Loraldia Bilbon Euskal kultura garaikidea lau haizetara zabaltzeko sortutako egitasmoa da, eta proiektuaren inspirazio iturria Anton Abbadiak 1879an sustatutako Lore Jokoen ekitalditik dator. Hiru astez 30 ...
Sakondu

Talde-lana nagusi Greenpower kotxeen lasterketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 otsaila, 2018
  Igandean, otsailak 18, Greenpower proiektuko lasterketa izan genuen Bilbon, Kale Nagusian. Eguraldiak lagundurik, Ikastolako guraso-laguntzaile eta ikasle parte hartzaileak, eta beste hainbeste lagun hurbildu ziren ekitaldia ikustera. Lauro Ikastolak zazpi kotxe eraman zituen, bi kategorietan banaturik: bi kotxe Goblin kategorian, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat; eta bost Formula F24-ean, DBH 1ekoentzat. Lasterketa giro ezin hobean burutu ...
Sakondu

Talde federatuen topaketetan, kirol munduko entzute handiko bisitak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 otsaila, 2018
Jarraitu dugu talde federatuen talde-topaketak antolatzen eta bazkari bereziak prestatzen: Futboleko Kadete B eta Gazteak A, eta saskibaloiko Kadete A, B eta mutil Gazteak izan dira oraingoan. Bazkari horietan, janariaz gain, zozketak egon dira eta kirol munduko pertsonaien bisitak: Joseba Agirre izan zen lehena; gero, Iraia Iturregi etorri zitzaigun, ikasle-ohia eta neskeen Athletic-eko jokalari eta ...
Sakondu

DBH 3ko LauroNexk taldeak proiektua aurkeztu du First Lego League-n

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 otsaila, 2018
DBH 3ko LauroNexk taldeak Gasteizeko Europa Jauregian aurkeztu zuen bere proiektua, otsailaren 10ean, FIRST LEGO League Euskadiko Finalean. Taldea osotzen dute Lucia Chirapozu Martinez, Ariana Molinos Rodriguez, Leire Pereda Pinillos, Naroa Sanchez Sobrado, Nerea Trespaderne Ibañez eta Unax Unzueta Carrerasek. FLLek aurten proposatzen duen erronkari erantzunez, ura aurrezteko metodo berrien bila hasi ziren eta Uraren ...
Sakondu

Kid’s kit-car: igandean, Bilboko Gran Vian, txapelketaren lehen lasterketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 otsaila, 2018
Iragarri izan dugunez, ikasturte honetan proiektu aitzindari bat garatzen ari gara Ikastolan, Kid’s Kit-Car, Diseinatu, Eraiki, Lehiatu, lukrorik gabeko erakunde baten eskutik datorrena, GreenPower IBERIA, 2017 urtean jaiotakoa alegia, eta ume eta gazteen artean konpetentzia teknikoak garatzea helburu duena: Lauroko Lehen Hezkuntza eta DBH 1eko ikasleek kotxe batzuk eraiki dituzte eta Bilbon lehiatuko dira, igandean, ...
Sakondu

“Zazpiak oihal batetik” ekitaldiarekin ospatu ditugu Inauteriak Lehen Hezkuntzan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 otsaila, 2018
Inauteri asteburuaren aurretik, jarduera ludiko, pedagogiko eta kulturalak burutuko ditugu Lehen Hezkuntza, data hauei eta gure kulturari lotutakoa, hain zuzen: euskal Inauterietako pertsonaiak landu ditugu, inguru hurbilean ospatzen diren ekintzak eta ikasle guztiek “Zazpiak oihal batetik” ekitaldia burutu dute Kiroldegian, hau da, herrialde bakoitzeko kanta bat abestu dute. Jarduera ludikoen artean, mozorro librearekin etorri dira, txistorrada ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.