Berrien artxiboa

Batxilerreko sei ikaslek European Youth Parliament-ean parte hartu zuten

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 otsaila, 2018
Otsailaren 3-4ko asteburuan, 1. batxilerreko sei ikaslek hartu dute parte Bilbon ospatu den European Youth Parliament-en jardunaldieta, Europako gizarte-arazo, politiko, ekologiko eta ekonomikoez ingelesez eztabaidatuz :  Kepa Diaz, Ainhoa Cuesta, Unai Calvo, Manuela Marulanda, Begoña Silva eta June Aparicio. Hirugarren urtez parte hartzen dute Lauroko ikasleek europar proiektu honetan, bai DBHko 4. mailan zein Batxilergoan, ...
Sakondu

Kid’s Kit-Car proiektua, bokazio zientifiko-teknikoa sustatzeko erronka berria

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 otsaila, 2018
            Lauro Ikastolaren apostua metodologia eta teknologia berriak aplikatzeko sendoa eta ibilbide luzekoa da, eta azken urteetan indartu egin da atal zientifiko-teknikoan. ZTEAM bezalako tailerrak (zientzia, teknologia, ingenieritza, artea eta matematikak), eta “Ikerketa faktoria” eta “Ikerketa lanak” hautazko jakintzagaiak ikasleengan bokazio zientifiko-teknikoak eragiteko sortu diren adibideak dira. Proiektu berri hau, ...
Sakondu

INSPIRA proiektuan parte hartzen dugu, nesken zientzia eta teknologia zaletasuna sustatzeko

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 urtarrila, 2018
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek eta euren irakasleek INSPIRA proiektuan parte hartzen ari dira, zeinak neska gazteak zientzian eta teknologian zaletu nahi dituen. Saioak urrian hasi, eta otsailean amaituko dira. Eskola-orduetan burutzen dugu, sei orduko iraupenez. Gela bakoitza bitan banatzen da: alde batetik, neskak, Inspira-ko prestatzaile-mentore birekin lan egiten dutenak, ingelesez (Elena Carriedo Martinez eta ...
Sakondu

Igerileku txikia eta Behekosoloko sarrera berriztatu dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 urtarrila, 2018
Gabonetako oporrak probetxatuz, Behekosoloko igerilekua berriztatu egin da, sarbidea hobetuz eta espazioa zabalduz. Albo batean zegoen pasalekua igerilekuari gehitu zaio eta orain igerilekuko azalera handitu egin da, erabiltzaile kopurua ere gehituz. Halaber, Kiroldegiko sarrera egokitu egin da harrera espazioa hobetuz eta kafetegirako sarrera bakarra itxiz, hau da, kaleko sarrera zuzena. ” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″ ...
Sakondu

Kirol jarduerak Gabonetako oporretan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 urtarrila, 2018
Gabonetako oporretan ikasleak kirola egiten jarraitu dute. Ostiraletako Behekosoloko ikastaroetako futbol hobekuntza taldeak Lezamara joan ziren, lagunarteko partida bat jokatzera. “Umeak” kategorikoek, Nesken Bizkaiko selezkoaren aurka jokatu zuten; eta “Gaztetxoak” taldea, Nesken Athletic gaztetxo taldearen kontra. Esperientzia izugarria izan zen Lezaman jokatzea eta maila horretako jokalarien kontra aritzea, saria da. Jarduera hau Borja Gomez futbol ...
Sakondu

Esnatuz! Batxilerreko aldizkari filosofiko digitala

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 abendua, 2017
Ikastolako Batxilerreko filosofiako ikasleek aldizkari filosofiko digitala sortu dute. Kolore anitzetako iritzi-artikulu interesgarriak irakurtzeko aukera paregabea! Klasetik kanpo ere bizirik dauden galderak espazio berrietara zabaltzen dira… Zuen esku esnatuz! aldizkaria: KLIKATU
Sakondu

“El Concierto Económico Vasco: una visión personal”, Pedro Luis Uriarteren hitzaldia Batxilerrean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 abendua, 2017
Gaur asteartea, abenduak 12, Pedro Luis Uriarte Santamarina Ikastolan izan dugu Batxilerreko 2. mailako ikasleei Euskal Kontzertu Ekonomikoari buruzko hitzaldia ematen. Topaketa honen helburua Kontzertuaren nondik-norakoak gazteei azaltzea da, hizlari hau izatearen pribilegioa apartekoa izanik: bera izan zen kontzertuaren berreskurapenaren eta negoziaketaren lekuko zuzena. Oso hitzaldi entretenigarri eta hurbilean, Kontzertu Ekonomikoaren testuinguru historikoa azaldu du, ...
Sakondu

Sukaldaritza tailerreko produktuak, gurasoen jardueretan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 abendua, 2017
Haur Hezkuntzan ospatu den azken Orientazioa Hitzaldian, “Egiteko gozamenetik, pentsatzeko gozamenera”, Sukaldaritza Tailerrean egindako produktuak eskaini zaizkie gurasoei, cupcakes, hain zuzen. Ikasleek ilusio handiz prestatu dituzte pastelak gurasoek dastatuko zituztela jakinda. Ikastolan izango diren beste gurasoen jarduera batzuetan ere Sukaldaritzako produktuak eskaintzeko asmoa dago ikasturte honetan zehar. Eskerik asko sukaldariei!
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.