Berrien artxiboa

DBH 4ko Plastikako ikasleen proiektu bat, Ekonomia zirkularreko jardunaldietan

Maiatzaren 9an, Santurtziko Kresala aretoan, San Jose De Calasanz ikastetxeak antolatutako Ekonomia Zirkular gaiaren inguruko jardunaldiak ospatu ziren. Bertan, DBHko 4. mailako Plastika arloko irakasleak une honetan lantzen ari diren proiektua azaldu zuen. Ikasleen esanetan, “Proiektuan ingurumenari buruz dugun iritzia adieraztea erabaki dugu. Ozeanoetan plastikoek eragiten dituzten kalteak salatu nahi ditugu, eta horretarako plastikoekin irudiak egingo ditugu. Gure ingurune hurbilean eragiteko, apirilaren 3an Arrigunagako ...
Read more

2. saria ekintzailetzari buruzko “Egin eta Ekin” Lehiaketan

DBHko Ander Iriondo, Jon Ochoa, Maialen Olabarri, Ane Sáez eta Jon Villanueva ikasleek 2.saria irabazi dute Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekintzailetza bultzatzeko Egin eta Ekin lehiaketan, asmakizunak atalean, Gaztelaniako ikasgaian egindako proiektu batekin. “EGIN eta EKIN” programaren helburua egiten ikastea eta ekitea da, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak bereganatzeko ekimena izanik, ahalegina eta zailtasunei aurre egiteko ahalmena baloratuz eta ...
Read more

Hazparneko trukea, zazpigarren urtez!

Zazpigarren urtez jarraian DBHko 1. mailako 19 ikaslek Hazparneko Ursuia eskolako ikasleekin trukea egin dute Aste Santuko opor aurretiko astean. Iparraldeko gaztetxoak eta familiak ezagutzeaz gain, ikasleek euskara hutsez harremantzeko aukera izan dute aste osoan hainbat ekintza garatuz: Hazparne ezagutu, Baiona tippian barneratu Euskal museoa bisitatuz, Hendaiako Abaddia gaztelua ikusi, Korrikan parte hartu, Gurasoekin batera ...
Read more

Plastikako proiektuak aurrera doaz

DBHko Plastika ikasgaian kurrikulumaren edukiak proiektu zehatz eta hurbilen bitartez garatzen dira emaitzei benetako erabilera esanguratsua eman nahian. Hori dela eta, ikasturte honetan garatu ditugun bi proiektuen berri eman nahi dizuegu: ARTE SHOP-DENDA PROIEKTUA DBHko 2. mailako ikasleekin Artistak eta arte lanak aztertu ondoren, ikasleek plastika lana garatu dute, artearen kontzeptuan sakonduz eta hausnarketa bideratuz. ...
Read more

Batxiler: ate irekiak eta matrikula ofiziala

IKASTOLAKO IDAZKARITZAKO HARRERA ORDUTEGIA (Batxiler eraikinean) Maiatzaren 2tik 13ra. Ordutegia: 8:00 – 15:00. Prozesua xedapen hauen arabera egingo da: KLIKATU HEMEN Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke: Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan bertaratuta. ON-LINE, Eusko Jaurlaritzaren webgunean (aukera hau, maiatzaren 2tik 12ra). HEZKUNTZA ORRIALDEA. Beharrezko dokumentuak: Ikasle eskatzailearen NAN. Gurasoen NAN. Familia liburu osoaren fotokopia. Familia-errolda agiria. ...
Read more

Kontzertu Ekonomikoaren inguruko bideoak, Pedro Luis Uriarteren hitzaldian

Iragarri genuenez, apirilaren 9an Pedro Luis Uriarte izan genuen Ikastolan, 1. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan, saio hau, ikasturteko azkena izanik. Bideo labur bi prestatu ditugu Kontzertuaren garrantzia eta “Kupoa” zer diren azaltzeko, baina hitzaldi osoa ikusteko, sar zaitez familien atal pribatuan: FAMILIAK – IKASTURTEKO EDUKIAK – KUKULUMENDI PROIEKTUA. Baliatu itzazu egun ...
Read more

Europar mailako faserako klasifikaturik Batxilerreko ikasleak European Youth Parliament-ean

Lehen Batxilerreko Cristina Alonso, Asier Esandi eta Ander Urteaga Zaragozan izan ziren apirilaren 3tik 7ra, Oihane Urizar irakasleak lagundurik, European Youth Parliament-eko fase nazionalean eta fase europearrerako sailkatuak izan dira. Zorionak! Zaragozan zeudela, anekdota ederra izan zuten: bertan, EYP-eko monitoretza lana egiten ari ziren gazteen artean, Gorka Etxebeste Arroyo ikasle-ohia topatu zuten. Gorkak, Ikastolan zegoen ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences