Berrien artxiboa

M8 egunero da!

Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, hainbat jarduera buruko dira etapa guztietan. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu. Hona hemen, Ikastolan burutuko diren jardueren laburpena: Haur Hezkuntza: “Elkarrekin askoz hobe”: maila ...
Read more

Batxilerreko ikasle talde bat, Bartzelonako Exporecerca-n

Lehen Batxilerreko Olatz Del Moral Celaya, Naia De la Fuente García eta Ander Urteaga López Bartzelonan izan dira, “Exporecerca Jove” gazteen zientzia azokan, euren proiektua aurkezten, Amaia Pérez eta Oihane Uriarte irakasleak lagunduta. Aurkeztutako proiektuaren izenburua da “Aplicación de las columnas de Winogradsky en el estudio del efecto de la contamienación en acosistemas microbianos acuáticos” ...
Read more

Kooperatibaren Batzar Nagusia burutu da

Bazkideen 130eko quorum-arekin, etorritako 72 bazkide eta ordezkatutako 58, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen. “Kontseilu Errektorearen informazioak” atalean, azpiegitura eta inbertsioen inguruko egoera azaldu zen, “KUKULUMENDI- Pertsonen talentua garatuz” proiektuaren nondik norakoak eta ikasturte honetan orain arte burututako hitzaldien laburpena erakutsi (ikus bideoa azpian),  bai eta proiektuak finantzatzeko sortu ...
Read more

“Ekintzailetza”ri buruzko hitzaldiko bideoak ikusgai

Otsailaren 21ean Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan genituen Ikastolan, 1. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan “Ekintzailetza” gaia jorratuz. Bideo labur batzuk prestatu ditugu tratatutako gai ezberdinak ezagutu ditzazuen. Hitzaldiko eduki osoa, Familien atal pribatuan duzue: FAMILIAK – IKASTURTEKO EDUKIAK – KUKULUMENDI PROIEKTUA. Ikustaldi on!
Read more

Pedro Miguel Etxenikeren hitzaldiko bideoak

Otsailaren 19an Pedro Miguel Etxenike izan genuen Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan “La sublime utilidad de la ciencia inútil” izenburua zuen hitzaldiarekin. Bideo labur batzuk prestatu ditugu jorratutako gai ezberdinak ezagutu ditzazuen. Hitzaldiko eduki osoa, Familien atal pribatuan duzue: FAMILIAK – IKASTURTEKO EDUKIAK – KUKULUMENDI PROIEKTUA. Ikustaldi on!  
Read more

Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan dira Ikastolan ekintzailetzaz mintzatzen

“Kukulumendi – Pertsonen talentua garatuz” programa barrian, oso hizketaldi lasai eta interesgarrian, Eneko Knörr eta Jon Uriartek esperientzia pertsonalak kontatu dizkiete Batxilerreko 1. mailako ikasleei, euren ekintzaile ibilbideak azalduz eta etorkizunerako gomendioak emanez ere: “Zuek aukeratzen duzue zuen etorkizuna”, esan die Enekok. Beti ikasten egotearen garrantzia azpimarratu dute, bai eta gogor lan egitearena ere. Kanpora ...
Read more

Pedro Miguel Etxenike izan dugu Ikastolan, Batxilerreko ikasleekin solasean

  “Kukulumendi – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi-saioen programa barruan, otsailaren 19an Pedro Miguel Etxenike izan dugu Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleei “La sublime utilidad de la ciencia inútil” hitzaldia emanez. Ordu eta erdiko hitzaldia labur geratu da, bai eta ikasleek galderak egiteko denbora ere. ” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″ display_type=”photocrati-nextgen_basic_thumbnails”]
Read more

FLL Euskadiko finala: eskolaz kanpoko taldeen parte hartze bikaina

Otsailaren 16an Gasteizen ospatu den First Lego League Euskadiko txapelketan Lauro Ikastolako eskolaz kanpoko bi taldek hartu zuten parte: Lehen Hezkuntzako “La4rok” eta DBHko “LauroLego”. Eurekin batera, irakasle arduradunak eta gurasoak bertaratu ziren eta esperientza bikaina izan dute. Hauek izan ziren aurkeztutako proiektu zientifikoak: La4rok: High Space, espazioan oxigenoa lortzeko Silk Leaf eta sistema hidroponikoekin ...
Read more

Agate Deuna bezperako kantaldiak Ikastolan, Bilbon eta Txorierrin

Haur Hezkuntza eta Batxilerreko ikasle talde bat Ikastolan bertan aritu izan dira euren ikaskideei Agate Deuna abesten goizean izan diren saio ezberdinetan. DBHn ere, Kalakari taldea aritu izan da gelaz-gela (ikus bideoa amaieran). Lehen Hezkuntzako ikasleak, aldiz, Ikastolatik irten eta kataldiak eman dituzte Bilbon, 2. mailakoek; eta Loiun, Aeroportuan eta Derion, 4. mailakoek. Atal pribatuan, ...
Read more

DBHko 3. mailako Plastika arloko Ekosistemak proiektuaren erakusketa eta marrazketa digitalaren jarduerak LHko 5. mailako ikasleentzat

Ikasturte honetan ere, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle eta irakasleak DBHra hurbildu dira Plastika arloan landutako Ekosistemak proiektuaren erakusketa ikustera. Proiektuan Lurraren ekosistema desberdinak ikertu dituzte DBH 3ko ikasleek, orografia, flora, fauna eta klima bezalako ezaugarriak aztertuz eta irudietan adieraziz. Ekosistemak aztertu ondoren, bakoitzaren bizitza irudien bitartez adierazi dute, lerro eta koloreen ezaugarriak bereziki landuz. ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences