Berrien artxiboa

DBH 4ko bi ikaslek Ugaoko Burdin Hesiaren indusketan parte hartu dute

DBH 4ko Historiako klaserako, nota igotzeko ekintza bezala, urtean zehar hainbat jardueretan parte hartzeko proposamena egingo zaie ikaslee, eta kasu honetan,  Ugaoko Burdin Hesiaren elkartearekin kolaboratzeko gonbitea hartu zuten ikasleek. DBH 4Ako Iñaki Garcia eta DBH 4Bko Alex Ibarrondo bertaratu ziren urriaren 4ean indusketa lanean aritzeko: Gerra Zibila garaiko gotorleku bat lurpetik ateratzeko lanak egin zituzten. ...
Read more

Lehen Saria Plastika Tailerreko proiektuari: Arenatzarte 2015

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, Plastika Tailerrean, bi proiektu burutu ziren 14/15 ikasturtean: “Hiria”, 3.ean; eta “Meninak”, 4.ean. Biak, Gueñes-eko ARENATZarte parkeko “Arte&reciclaje” lehiaketara aurkeztu, eta “Meninak” lanak lehen saria lortu du. Proiektu honek bi oinarri ditu: jasangarritasuna eta giza-konpromisoa landu, burututako lan guztia berziklatutako materialak erabiliz egin baita. Ikasleek egindako lana lehenik Ikastolan ...
Read more

Taper solidarioa: Lauro Ikastolak AUNARekin kolaboratuko du

Aunar Elkarteak, lukrorik gabeko ONGak, “Taper solidarioa” proiektua aurrera darama jatetxe eta ikastetxeekin elkar lanean arituz. Baztertze arriskuan eta janaria lortzeko laguntza behar duten pertsonekin lan egiten du eta Lauro Ikastolak kolaborazioa sinatu du eurekin, Bizkaiko lehen Ikastola izanik. Urritik aurrera, Lauron prestatzen diren menuen litezkeen soberakinak egunero eramango dituzte eta eurek arduratuko dira batu, ...
Read more

Donostiako Zinemaldian aurkeztutako “Amama” filmaren protagonista, Iraia Elias, Lauroko ikasle-ohia da

Asier Altunaren “Amama” pelikula Donostian aurkeztua izan zen irailaren 21ean eta Urrezko Mazkorra lortzeko lehian dago. Filme honen protagonista Iraia Elias dugu, Lauro Ikastolako ikaslea izandakoa. “Amama” zinemaldiko atal ofizialean aurkezten den euskarazko bigarren filma da, aurreko urteko “Loreak”en ostean. eitb-n aurkezpenaren berria ikusi Iraia Elias “Fotogramas” aldizkarian: “Iraia Elias, la revelación de amama”.
Read more

Betabot taldeak MOONBOTS finalean parte hartuko du

Lauro Ikastolako BETABOT taldeak Google-ek proposatu zuen MOONBOTS lehiaketan parte hartu du udan zehar. Taldea osotzen dute Ander Aguiriano, Jon Andoni Bretón, Sue González eta Asier Rementeriak, Amaia Pérez eta Borja del Río irakasleen laguntzaz. Lehiaketa honen helburua da robot bat sortzea, LEGOren bidez, Ilargian burutu behar diren misio ezberdinak garatzeko. Deialdia ekainean izan zen eta ...
Read more

Plataformak integratu ditugu: ALEXIA eta Lauroko webgune pribatua

Ongi etorri Lauro Ikastolako webgune berriztatura! Une honetan darabilzun webgunea betikoa da, baina itxuraz pixka bat aldatua. Berrikuntzarik handiena erabiltzaile eta pasahitzaren ingurukoa da: oraindik aurrera, ALEXIA plataforman erabili izan duzunak Lauroko atal pribatuan sartzeko ere balioko dizu. Egoera hau probetxaturik, jarraibide batzuk idatzi ditugu, orain arteko berrikuntzak eta pasahitzari buruzko argibideak batzen dituena. Berton ...
Read more

Batxiler matrikula ofiziala:maiatzaren 4tik 14ra

IDAZKARITZAKO ARRERA ORDUTEGIA Maiatzaren 4tik 14ra: 8:00 – 14:00 eta 15:00 – 16:30. Prozesua xedapen hauen arabera egingo da: Martxoaren 4ko 35/2008 Dekretua. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburuaren 2015eko martxoaren 6ko Agindua: agindu honen bitartez 2015/16 ikasturtean Batxilergoan ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan eskabideak aurkeztu eta onartzeko epeak eta jarraibideak adierazten dira. Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke: ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences