Azaroaren 20an ospatzen den Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna aitzakia, Bizkaiko Osoko Txikiak ume errefuxiatuen eskubideen aldeko elkartasun mezua zabaldu zuen, Gernikako Batzar Etxean Bizkaiko 250 ikasle batu zirelarik. Lauroko DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, “Zuen balioak, lau haizeetara” ekimena martxan jarri genuen UNICEF elkartearekin. Proiektu honek haur eta nerabeei ahotsa eman nahi die beraien ...
Zozketa, Lehen Hezkuntzako hiru ikasleen laguntzaz egin dugu eta atera den zenbakia 136 izan da. Beraz, ondoko zenbakiek lortu dute sarrera: 136tik 317ra (esleitutako azken zenbakia). 1etik 21era. Sarrerak prestatzen ari gara eta astearte eta asteazken bitartean entregatuko dizkiegu ikasleei klasean. Kontuan izan, mesedez, aforo mugatua segurtasun neurri bat dela denon onerako, ikasle eta ikusleentzako, ...
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek ere bat egin dute gaur hilak 15ean hasten den EiTB Maratoiarekin, Heziketa Fisikoko irakasleen laguntzaz bideoa grabatuz. Bertan BUSTI ZAITEZ! deia bota digute, esklerosi anizkotzaren gaixotasunaz kontzian har dezagun. Disfrutatu bideoa, eta Maratoian lagundu nahi baduzu KLIKATU HEMEN!
Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek bideoa grabatu dute aurtengo EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartzeko: esklerosi anizkoitza izango da aurten maratoiaren ardatza. Ikusi bideoa, eta disfrutatu ikasleek beste! Eta dohaintza batekin parte hartu nahi baduzu IKUSI HEMEN: Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa (BIOEF) izango da esklerosi anizkoitza ikertzeko emandako dirua jasoko duen erakunde publikoa.
Lehen Hezkuntzako Abesbatzako kideek Fair Saturday ekimeneko hasiera ekitaldian parte hartu zuten. Inoiz ahaztuko ez duten esperientzia! Beste 2.000 bat artistekin batera, abeslari zein musikariekin, eta ia 8.000 ikusleen aurrean, kontzertu ederra burutu zuten azaroaren 25ean, Miribillako Bilbao Arenan. Ziur gaude datorren urtean errepikatu nahi izango dutela! Kontuan izan EiTB-k kontartua grabatu eta Gabon egunean ...
Azaroaren 23an Juan Ignacio Perez Iglesias dibulgatzailea eta idazlea izan dugu KUKULUMENDI – Personen talentua garatuz hitzaldi saioei hasiera emanez. Bigarren Batxilerreko ikasleei “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” hitz egin die, ostean neska-mutilek eta Garbiñe Echevarria eta Beñat Zubia aurkezleek egin dizkioten galderei erantzunez: letra eta zientziak banatzearen inguruan, ondorengo ikasketetarako gomendioak, euskara, hizkuntza era ...
Hasi da Euskaraldia! Gogoan izan, Ikastolak antolatutakoen artean, berba-kafe bat dugula azaroaren 23an, asteazkenarekin. Gurasoekin solasaldia antolatu dugu euskarari buruzko hausnarketa saioa egiteko. Izena emateko garaiz zaude, azaroak 21era arte: EMAN IZENA. Animo gu ta gutarrak!
We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences