Berrien artxiboa

Lehen Hezkuntzako zorionak

Aurtengo egoeragatik ezin izan ditugu ohiko ekitaldi eta agerraldi publikoak burutu, baina Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak jo ta ke aritu izan dira Gabonetako zorionak familiei eta inguruko kolaboratzaileei ere helarazteko. Ziklo guztietan, apaingarri ugari, original eta koloretsuak prestatu dituzte, eta batzuek bideoak ere osotzera ausartu dira, denokin partekatu nahi dituztenak. ikusi eta disfrutatu! Lehen ...
Read more

Nora Burgoa Abos ikasleak, 1. saria Bizkaidatz Txikia Lehiaketan

Ikastolako NORA BURGOA ABOS ikasleak BIZKAIDATZ Txikia 2019-2020 haur eta gazteen VI. Literatura-Sariari  dagokionez, Haurren Mailako Euskara modalitateko 1. saria irabazi du. Norak aurreko ikasturtean aurkeztu zuen bere ipuina, Lehen Hezkuntzako 6. mailan zegoela, Izena badu, bada (Haitzaren erraietan) titulupena. Tamalez  oraingoan ezin izan da sariak banatzeko ekitaldi ofizialik antolatu, COVID-19ak sortutako osasun-egoera larriaren ondorioz. ...
Read more

Lauro Ikastolako ikasle eta irakasleak EITB MARATOIAREKIN bat eginez

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasle eta irakasleek bideoa grabatu dute aurtengo EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartzeko. Eñaut Intxaurraga irakasleak sortuako bertsoaz, gogotsu eta emozioz parte hartu izan dute pandemiaren aurka borrokatzeko sortu den bertso katean. Ikusi bideoa eta disfrutatu! Izan baikorrak, eta arduratsuak! Parte hartu eta ekarpen-ekonomikoa egin nahi izanez gero: IKUSI HEMEN
Read more

Eskola kontseiluaren berriztapena

2020ko azaroaren 27ko Hauteskundeen ostean ospatu zen Eskola Kontseilu berriztatuaren lehen batzarrean, 2020ko abenduaren 15ean, alegia, Eskola Kontseiluaren eraketa burutu zen eta Lauro Ikastolako Eskola Kontseilua honela geratzen da eratuta: Presidentea:ZALOA GOMEZ IRAOLA Titularraren aldetik:  1.- DE IBARRA ZUAZO, BEGOÑA2.- AGUIRRE COLLADO, IZASKUN3.- IRURETAGOIENA VALLE, IDOIA Gurasoen estamentutik:    1.- CASAMITJANA FRANCO, MAITE2.- LAZKANO BILBAO, INGE3.- ...
Read more

COVID19aren kontrako neurrien aplikazioa auditatu dugu eta maila goreneko adostasuna lortu

Gessyma-k, Kalitate eta Elikagaien Segurtasunaren kontrolean espezializatutako enpresak, Lauro Ikastolako sukalde eta jantokietan auditoretza bat burutu du bai eta ziurtatu ere ikastetxeak COVID19 KONTROLATZEKO KONTINGENTZIA-PLANEAN definitutako irizpideak betetzen dituela eta bere instalazioetan jarduera hauetarako ezarritako neurriak era egokian betetzen direla, maila goreneko adostasunarekin, ondoko gaiari dagokionez: “Menuak sukaldean prestatzea eta ikasleei eta ikastetxeko langileei ikastolako ...
Read more

Amets Arzallus Batxilerreko ikasleekin izan dugu gaurkoan

Urtero, euskararen egunaren bueltan, Batxilergoko ikasleentzat Euskal kulturarekin lotutako antzerki-ikuskizunen bat ekartzen dugu. Egoera dela eta, bestelako formatoa egin behar izan dugu, baina aurten ere gure ikasleek Euskal kulturako ordezkari handi batekin egoteko aukera izan dute: Amets Arzallus. Modu presentzialean hiru saio egin ditu eta beste bi gelek on line jarraitzeko aukera izan dute. Berak ...
Read more

Haur Hezkuntzako familientzako Orientazio hitzaldiak hastear daude

Urtero betetzen dugun Familientzako Orientazio Hitzaldi programa azaroan hasiko da Haur Hezkuntzako familientzat. Covid-19ak eragindako egoera dela eta, saio hauek ezin dira presentzialak izan eta formatu telematikoan burutuko ditugu, urrian Lehen Hezkuntzan egin izan zen moduan. Haur Hezkuntzako gaiak ondoan ikusten den kartelean adierazirakoak dira eta hitzaldi bakoitzaren aurretik familiek zehaztasunak hartuko dituzue. Programa honen ...
Read more

Emaitza akademikoen kanpoko alderaketa: bikaintasunaren bidean

Unibertsitatera sartzeko batazbesteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa-USEaren %40az osatzen dena, 7aren gainetik mantendu da ekaineko deialdian, eta horren gainetik egon da hamazazpi urtez. Aurten, 7,80koa izan da, 30 urteko historikoan izan dugun hirugarren notarik altuena. Ikus grafikoan EAEko hirurteko datuen alderaketa. 2020ko ekainean inoiz baino ikasle gehiago aurkeztu dira USE frogako ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences