Berrien artxiboa

Singapurreko Hezkuntza Ministeritzako arduradunek bisitatu gaituzte

Irailaren 26an Singapurreko Hezkuntza Ministeritzako arduradunak izan ditugu Ikastolako Proiektua ezagutzen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gonbidatuta. Izan ere, Iratxe Renteria, Berritzeguneko Nazioarteko arduraduna, eta Izaskun Alonso, Hezkuntza Saileko Komunikazio arduraduna, lagundurik bertaratu ziren. Singapurreko ministerioko Kurrikulum- eta Garapen-saileko zuzendaria buru zutela, Ong Kong Hong, bederatzi hezkuntza-aditu izan genituen Ikastolan, nagusiki gure proiektu eleanitzari buruz jakin ...
Read more

Donostia Zinemaldian Ikastolako ikasleak, irakasle eta gurasoa

Astelehenean, irailak 22, estreinatu berri da Alauda Ruiz de Azuaren “Los domingos“ filma, zeinaren casting atal bat Lauro Ikastolan egin zen 2024ko urte amaieran. Horren ondorioz, gure bi ikaslek hartu dute parte filmean, Lehen Hezkuntzako Nora Careaga Iglesias eta Batxilerreko Mikel Arriola Uriarte. Asko pozten gaitu ikasleei aukera hau eman eta bere fruituak izan dituela ...
Read more

Lauro Ikastola, mugikorrik gabeko arnasgunea

Ikastola mugikorrik gabeko guztiontzako arnasgunea izateko konpromisoa azpimarratuz hasi dugu ikasturtea. Joan den ikasturtearen amaieran eta egun hauetan egiten ari garen aurkezpenetan azaldu dugun bezala, gailu mugikorren ikasleen erabilera berrikusi eta eguneratu ondoren, berriro diogu debekatuta dagoela Haur Hezkuntzatik DBHra telefono mugikorrak, kablerik gabeko entzungailuak edo smart watch-ak ekartzea. Ikastolako eraikinak eta espazioak seinaleztatu ditugu, ...
Read more

Euskadiko bikainenak Euskara, Matematika eta Gaztelanian!

Aurreko ikasturtean Lehen Hezkuntza 4. mailan eta DBHko 2. mailan zeuden ikasle guztiek Eusko Jaurlaritzako Diagnostiko frogak pasatu zituzten. Emaitzak heldu berri dira eta benetan baikorrak direla esan dezakegu. Etapa bietan Euskara, Matematika eta Gaztelania frogak pasatu ziren eta hartu ditugun emaitzek beste ikastetxe, sare eta orokorrean Euskadirekin alderatzen gaituzte, ikasleen “Hasierako maila”, “Erdi maila” ...
Read more

Azken antolaketak!

Ekaina eta uztaileko azken prestaketen ondoren, eta udako egunetan berriztatutako energiarekin, irailean martxan gaude azken antolaketa eta formakuntza saioekin irailaren 9rako dena prest izateko. Lehen egun hauetan: Irailaren 9an hasita “Ikasturteko aurkezpenak” izango ditugu (ikus egutegia), mailaz-maila egiten ditugunak. Dagokien deialdiak hartuko dituzue. Etortzera animatzen zaituztegu zuen zalantzak argitu, tutoreak ezagutu eta behar duzuen informazioa ...
Read more

USaP-eko notak berriz, goraka. ZORIONAK!

Laugarren urtez, Lauro Ikastolako USaP azterketako notak goraka egin du eta 7,7koa izan da, gure ikasleen azken hamazazpi urteetako 7tik gorako batezbestekoa konfirmatuz. Kontuan izan behar da ikasleen %95 aurkeztu dela ohiko deialdian, azken hamar urteetako mediaren %89aren gainetik. USaP frogako azterketen egituran aldaketak egon dira, gaitasunetarantz bideratutako galderek indar hartu dutelarik. Dirudienez, horrek eragina ...
Read more

Hilerokoa gutxituko dugu 25/26 ikasturterako

Kontseilu Errektoreak, uztaileko bileran, hurrengo ikasturterako aurrekontuak, hilerokoak eta ekarpenak onartu zituen. Ikasturte honetan hilerokoa murriztuko dugu; izan ere, Eusko Jaurlaritzak finantziazioa handitzea aurreikusten du Aholkulariaren/Orientatzailearen partidetan eta irakasle ez direnen moduluan. Aurrekontuei, inbertsioei eta hileroko eta ekarpenen xehetasunei buruzko informazio guztia familien atal pribatuan duzue, KOOPERATIBA atalean.
Read more

25/26 ikasturteko informazioa

Hemen aurreratzen dizkizuegu “Urteko Programaketa 25/26” dokumentuak, atal pribatuan ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK – PROGRAMAKETA OROKORRA. Argitalpen honen inprimatutako alea iraileko lehen eskola egunetan helaraziko dizuegu seme-alaben bidez. Kontuan izan edukirik gehienak dagoeneko eskuragarri dituzuela webgunean, eta ikasturtea hasi eta egokiketa edota zuzenketak egonez gero, bertan egiten direla: IDAZKARITZAKO UZTAILEKO ORDUTEGIAK:
Read more

LauroLan praktikak: ekintza sendo eta arrakastatsua

Ekaineko azken egunetan burutu dute Batxiler 1. mailako ikasleek “LauroLan” programa, hau da, lan-merkatu eta lanbide ezberdinetara hurbiltzeko ekimena Orientabide Akademiko eta Profesionalaren barruan. Ikasleek borondatez eman dute izena programa honetan eta Ikastolako gurasoen artean boluntarioak eskatu ditugu euren enpresak eta lanbideak zuzenean ezagutzeko. Hona hemen aurten parte hartu duten enpresen zerrenda: Eskerrik asko Laur@Lan programa posible egiten duzuen ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences