Ikastolako Abesbatzak «Kantu Sarea» ekimenean parte hartu zuen

Lauro Ikastolako Lehen Hezkuntzako Abesbatzak “Bilboko Korala Gertutik” zikloan parte hartu du aurten, bertako talentua nabarmentzeko eta Bizkaian kultura sustatzeko helburua duen zikloan, hain zuzen.

Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak zazpigarren aldiz jarraian berritu dute Bilboko Korala Gertutik zikloa eta maiatzean eta ekaina bitartean sei kontzertu burutu dira hiriko zenbait barrutitan.

Ikastolako Abesbatzak ekainaren 3an izandakoan hartu zuen parte, Abandoko San Bizente Martiriaren elizan, Jose Luis Ormazabalek zuzenduta. Ekitaldi hau Kantu Sarea ekimenaren lehena izan zen eta Bilboko Koral Elkarteko haurren koruekin bat egin zuten gure abeslariek Mireia Ibarzabalen gidaritzapean.

Esperientzia izugarri polita izan zen gure neskentzat eta bikain egin zuen gure abesbatza gazteak!


El sitio web www.lauro.org utiliza cookies cuando un Usuario navega por los sitios y páginas web del portal. Puede obtener más información sobre las cookies en la sección LOPD.