Madrileko UECoE-ren jardunaldietan parte hartu dugu

Azaroaren 24an, UECoE-Espainiako Irakaskuntza Kooperatiben Batasunak Madrilen ospatu du «VII Jornada Las Cooperativas de Enseñanza y su papel en la Agenda2030″ irakaskuntzako kooperatibek 2030 Agenda-n duten papera plazaratzeko. 2025 urtea Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu zela kontuan hartuta, eta «Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute» lelopean , Nazio Batuek kooperatibei dei egiten diete garai hau balia dezaten kooperatibak ikusarazteko, sustatzeko eta haien
printzipio eta balio bakarrak dituzten enpresa gisa laguntzeko, Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeko eta garapen sozial eta ekonomiko orokorrari egiten dioten ekarpenagatik.

Jardunaldiaren bidez, UECoE-k balioa eman nahi izan die hezkuntza-kooperatibei, Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datozen aldetik, inklusioaren, iraunkortasunaren eta kalitatezko hezkuntzaren eragile gisa. Lauro Ikastola, KONFEKOOP-Euskadiko Kooperatiben Federazioaren bitartez, gonbidatua izan da «Jardunbide egokiak» atalean parte hartzera bideo-konferentziaren bidez.

Amets Fernández Morales eta Eneritz Mallona López DBHko 3. mailako ikasleek, Jonan Gomez 2030 Agendako arduradunarekin eta Idoia Iruretagoiena zuzendari-gerentearekin batera, GJHak lortzeko jarduerak eta ekimenak garatzeko Lauro Ikastolan burutzen diren jarduera-ildo nagusiak azaldu dituzte. Ametsek eta Eneritzek eskola-baratzearekin eta energia berriztagarriekin lotutako ekimen zehatzak azaldu dituzte.

Eskerrik asko UECoE eta KONFEKOOKeri gonbidapenagatik, gure praktikak beste ikastetxeekin partekatzeko eman digun aukeragatik.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences