Berrien artxiboa

Osasun-mentala hizpide, Batxillereko psikologia ikasgaian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 azaroa, 2023
Ikasleen formakuntzaren osagarri, Psikologia ikasgaia ematen duten Batxiler 2. mailako ikasleek hitzaldia izan zuten azaroaren 15ean Idoia Larrañaga psikiatraren eskutik. Ikasleek egindako galderen inguruan izan zen solasaldia, esate baterako, nola egiten du lan psikiatra batek, psikofarmakoen inguruko zalantzak, nola edota zergatik garatzen dira nahaste psikologikoak, etab. Eskerrik asko Idoia.
Sakondu

Baratzeko esperientziak: izpiliku kolonia egiten ari dira LH 2n

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 azaroa, 2023
Baratzeko jardueren artean, esperientzia aberasgarria burutzen ari dira Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak: kolonia egiten ari dira baratzean batutako izpilikuarekin. Gure lurretan hasitako produktu natural batetik gizakiok sortu eta erabiltzen dugun produktu batera nola heltzen garen bertatik-bertara ikusi dute: izpilikua batu, erabili beharreko atalak hartu, tratatu, transformatu,… eta emaitzaren zain daude ikasleak!
Sakondu

Ezagutu nahi gaituzu?

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 azaroa, 2023
Urte hasieran izaten ohi den matrikulazio ofizialari begira, Ikastolara bisitak antolatu ditugu, urtero egiten dugunez, gure Hezkuntza Proiektua eta instalazioak ezagutu nahi badituzu: Bisita hauetan, proiektu eta instalazioez gain, matrikula prozesu osoari buruzko informazioa hartuko duzu. Itxaroten zaitugu!
Sakondu

Naturaz eta udazkenaz disfrutatzen!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 azaroa, 2023
Udazken honetako giro oneko egunak baliatuz, Haur Hezkuntzako 4 urteko Ikasleek txangoa egin dute Ikastolaren inguruan, naturaz gozatzeko eta modu jostagarrian ikasteko. Gure ingurune-naturalak kanpora atera eta ikasteko aukera ezin hobeak eskaintzen dizkigu: zuhaitz mota ezberdinak, udazkenaren ezaugarriak, orain topa daitezkeen fruituak, abereak, eta zortea dugunean… animaliaren bat! Horrelako txangoek, eta hezkuntza-proiektuan txertatuta ditugun beste ...
Sakondu

“Eskola-bizikidetza eraikitzearen gaur egungo erronkak eta ongizate sozioemozionala”

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 azaroa, 2023
Etapako arduradun bat eta Orientazio Saileko bi arduradun izan ziren azaroaren 9an Euskalduna Jauregian burututako “Ikastetxe barruko eta kanpoko hezkuntza-bizikidetza” jardunaldian, Hezkuntza Sailak eta El Correo egunkariak sustatutako ekimena, hain zuzen. Ikastolak elkarbizitza alorrean dituen plan eta programen osogarri garrantzitsua dira bertan tratatutako gaiak:
Sakondu

Disfrutatu Gabonetan Ikastolako kanpusetan!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 azaroa, 2023
Gabon oporraldietarako kanpusak eskainiko ditu Behekosoloa Kiroldegiak, Lauro Ikastolako ikasle diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat ere, 3 eta 18 urte bitartekoentzat. Euskara eta ingelesa landu eta indartu nahi dutenentzat bai; eta kirola egin nahi dutenentzat, badaukagu eskaintza zabala: saskibaloia, futbola eta ur-poloa. Ondoko atalean duzue eskaintza eta izen-emate orria Lauroko bazkide ez direnentzako: SAKATU OPORRETAKO KANPUS ...
Sakondu

Bi proiektu berritzaile Lauro Ikastolako sukaldean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 urria, 2023
Ikastolako jantoki zerbitzuko arduradunak ekimen berri batzuk definitzen hasi ziren aurreko ikasturtean, jardueran honetan gauzatu direnak, alegia: Mahaiaren zerbitzua amaitutakoan sortzen diren hondakinak ezabatzeko fasean, bi mota bereizten dira: batetik, elikagai galkorrak, haragia eta arraina esaterako; eta, bestetik, elikagaietatik kanpoko hondakinak. Sortutako hondakin-mota bakoitza dagokion edukiontzian sailkatzen da: ontziak edukiontzi horian, plastikoa eta papera edukiontzi ...
Sakondu

Prest dago igerilekuko ikustoki berria, lehiaketetarako

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 urria, 2023
Asteburu honetan zabalduko da Igerilekuko ikustoki berria, urpoloko lehiaketak ikusteko. Kirol honek azken urteotan izan duen gorakada handiak ikusle ugari ekarri ditu, eta hobekuntza honekin gogoz animatzen jarraituko dutela ziur gaude. Anima ditzagun jokalariak errespetuz, eta euskaraz! Eskertuko dute! Oharra: Kontuan izan, mesedez, ikustokian ez dela jaki edota edaririk sartu eta kontsumitu behar.
Sakondu

Aro berri bat Lauro Ikastolako futbol proiektuan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 urria, 2023
Aldaketa guztiek alde positiboa dakarte eta pentsamolde horrekin ongietorria eman nahi diegu Jonan Pueyo eta Sergio Garciari denboraldi honetan Lauron. Lauro Ikastolako futbol arloan ia hogei urtez izan dugun Borja Gomezek kirol honetako koordinazioa utzi eta ibilbide berria hasiko du hemendik kanpo. Eskerrik asko Borja, eta zorte on zure etapa berrian. Futbol Koordinazio lanak hartzeko, ...
Sakondu

Hondarribiko egonaldia: hasi da Hazparneko trukearen lehen jarduera

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 urria, 2023
Duela urteak, Hazparneko “Ursuia” ikastetxearekin truke kulturala burutzen dugu, helburu orokorra euskara eta euskal kulturaren transmisioa izanik. Aurten, trukeak atal ezberdinak izango ditu, azken jo-muga Herri-pastoral bat sortzea baita. Lehen atala hasi da urriaren 16an, Hondarribiko aterpetxean egingo duten egonaldia, Hazparneko ikaskideak ezagutu eta lanean hasi ahal izateko. Hasi da, beraz, ilusio handiz osotuko duten ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.