Berrien artxiboa

Eman izena «Aktibatu+» ekimenean

Nazio Batuek sustatutako GAP (Global Action Plan) programan oinarritzen da ekimen hau. Lauro Ikastolak hezkuntza munduari zuzendutako programan parte hartzen du eta lanean dihardu ingurumenaren arloan portaera arduratsua hobetzeko. Nolanahi ere, Ikastolako ikasleen lanak etxeetan jarraipena izan dezan eta hezkuntza komunitate osoak parte hartu dezan, etxeei zuzendutako programan izena ematera animatzen zaituztegu. Oso erraza da: ...
Read more

Margo-erakusketa Behekosoloko kafetegian

Ikastolak gure ingurene sozialeko arazoak ezagutu eta aldaketan parte hartzeko duen konpromezuarekin lotuta, “Amiarte” tailerraren erakusketa antolatu du otsailaren 1etik apirilaren 4ra arte, Bekosoloko kafetegian. Amiarte tailerrak egoera zailean aurkitzen den jendearekin lan egiten du, gehienbat etorkinak. Pertsona hauek euren sormen-lanak erakusgai jarriko dituzte eta salgai. Lan horietatik ateratzen den dirua margolarientzat beraientzat izango da. Margolanen ...
Read more

Ikastolaren 50. urteurreneko ekintzen hasiera

Ikasturte honen hasieratik iragarri izan dugunez, 2016 ikasturtean zehar Lauro Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dugu: aurten beteko dira Resurreción Mª de Azkue Ikastola legeztatu zeneko 50 urteak. Bizkaiko ikastolen mugimendua Bilbon hasi zen 1957. urtean, San Nikolas elizako ikasgela batzuetan Xabier Peña eta Julita Berrojalbizen bultzadaz, hamalau ikaslerekin eta Mª Angeles Garai andereñoarekin. Horixe izan ...
Read more

Julita Berrojalbizen izena Bilboko kale bati jartzeko ekimena

Juan Mari Aburto Alkateak hala eskatuta, Udalak bilbotarrei aukera emango die bertoko kale, bide publiko eta plazetarako izendapen berriak proposatzeko. Memoria Historikoaren Legea dela eta, Bilboko kale-izendegia aztertu da eta, besteren artean, Aita Remigio Vilariño kaleari aldatuko zaio izena. Alkateak proposamen ezberdinak luzatu ditu, euren artean JULITA BERROJALBIZen izena jartzea, Lauro Ikastolaren sortzailea eta lehen ...
Read more

Euskera Lauron: 50 urteko konpromisoa

Abenduaren 3ko Euskararen Egunean, Ikastolan burutu ziren ekitaldi guztien artean, Haur Hezkuntzan bideo berezi eta berri bat grabatu zuten: grabaketa honetan Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiek parte hartu zuten, Ikastolaren Euskararen aldeko 50 urteko konpromisoa erakutsi nahian. Giro ezin hobean burutu zen grabaketa: ikasleen aurpegi irribarretsuak eta dantza ikustea baino ez duzue! Koreografia, Lehen ...
Read more

Heldu dira Gabonak eta Olentzero Ikastolara

Goizeko lehen orduan heldu da urtero lez Olentzaro Ikastolara. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin eta Haur Hezkuntzakoekin egon da, hizketan eta kanari. haur Hezkuntzan, ikasleekin batera sartu da eraikinean ikasle guztiekin egotera. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Kiroldegira abiatu dira gero, euren urteroko ekitaldia burutzera. Jarduera bikainak izan dira, lan eta esfortzu asko ekarri ...
Read more

Gabonetako sarreren zozketa

Irtendako zenbakia 032 izan da eta, beraz, ondoko zenbakiek lortu dute sarrera: 032tik 242ra bitartekoak. Sarrerak prestatzen ari gara eta asteazken eta osteguna bitartean entregatuko dizkiegu ikasleei klasean. Kontuan izan, mesedez, aforo mugatua segurtasun neurri bat dela eta denon onerako, ikasle eta ikusleentzako, bete behar dugula. Ekitaldia 10:15ean hasiko da. Programa Gabonak 2015 Aparkalekua: jarraitu ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences