Berrien artxiboa

“Ezagutzaren mugak” aztertu ditu Juan Ignacio Perez Iglesiasek Batxilerreko ikasleentzat

Azaroaren 29an hasiera eman diogu aurtengo KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi zikloari. Juan Ignacio Perez Iglesias zientzialari, dibulgatzaile eta idazlea izan dugu 2. Batxilerreko ikasleekin, “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” titulupean. Larraitz Artaza Hurtado de Saratxo, Gabriel Marin Escajedo eta Bingen Unzueta Carreras izan dira saioaren aurkezleak, eta Juan Ignaciok euren zein ikusleen galderei ...
Read more

Abesbatzak Fair Saturday-ko hasiera ekitaldian parte hartu zuen

Aurten ere, Lehen Hezkuntzako Abesbatzako 42 kideek Fair Saturday ekimeneko hasiera ekitaldian parte hartu zuten, azaroaren 24ean Bilbao Arenan, hain zuzen. Ekitaldia ederra izan zen eta gure ikasleen arteko giroa eta parte hartzea, bikaina! Bulego, Maren, Langi, Eñaut Elorrieta, Serafin Zubiri, Africa Bibang eta beste 3.000 bat artistekin batera, koro, abeslari zein musikariekin, eta ia ...
Read more

Hasi dira “Ikas-komunitatea” hitzaldiak Lehen Hezkuntzan

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan, “Ikas-komunitea” hitzaldi-saioak burutzen ditugu, ikasleen senitarteko eta kolaboratzaile euskaldun eta boluntarioen partaidetzarekin, euskararen inguruko sentsibilizazio eta motibazioa eragiteko. Gai ezberdinetako hitzaldiak izaten dira, euren bizipen, profesio edota afizioen inguruan ematen dituztenak. Hile honetan hasi da ziklo hau, eta momentuz Ortzi Ardeo eta Joana Ruiz-Olabuenaga gurasoak etorri zaizkigu, hurrenez hurren, ...
Read more

Osasun-mentala hizpide, Batxillereko psikologia ikasgaian

Ikasleen formakuntzaren osagarri, Psikologia ikasgaia ematen duten Batxiler 2. mailako ikasleek hitzaldia izan zuten azaroaren 15ean Idoia Larrañaga psikiatraren eskutik. Ikasleek egindako galderen inguruan izan zen solasaldia, esate baterako, nola egiten du lan psikiatra batek, psikofarmakoen inguruko zalantzak, nola edota zergatik garatzen dira nahaste psikologikoak, etab. Eskerrik asko Idoia.
Read more

Baratzeko esperientziak: izpiliku kolonia egiten ari dira LH 2n

Baratzeko jardueren artean, esperientzia aberasgarria burutzen ari dira Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak: kolonia egiten ari dira baratzean batutako izpilikuarekin. Gure lurretan hasitako produktu natural batetik gizakiok sortu eta erabiltzen dugun produktu batera nola heltzen garen bertatik-bertara ikusi dute: izpilikua batu, erabili beharreko atalak hartu, tratatu, transformatu,… eta emaitzaren zain daude ikasleak!
Read more

Ezagutu nahi gaituzu?

Urte hasieran izaten ohi den matrikulazio ofizialari begira, Ikastolara bisitak antolatu ditugu, urtero egiten dugunez, gure Hezkuntza Proiektua eta instalazioak ezagutu nahi badituzu: Bisita hauetan, proiektu eta instalazioez gain, matrikula prozesu osoari buruzko informazioa hartuko duzu. Itxaroten zaitugu!
Read more

Naturaz eta udazkenaz disfrutatzen!

Udazken honetako giro oneko egunak baliatuz, Haur Hezkuntzako 4 urteko Ikasleek txangoa egin dute Ikastolaren inguruan, naturaz gozatzeko eta modu jostagarrian ikasteko. Gure ingurune-naturalak kanpora atera eta ikasteko aukera ezin hobeak eskaintzen dizkigu: zuhaitz mota ezberdinak, udazkenaren ezaugarriak, orain topa daitezkeen fruituak, abereak, eta zortea dugunean… animaliaren bat! Horrelako txangoek, eta hezkuntza-proiektuan txertatuta ditugun beste ...
Read more

“Eskola-bizikidetza eraikitzearen gaur egungo erronkak eta ongizate sozioemozionala”

Etapako arduradun bat eta Orientazio Saileko bi arduradun izan ziren azaroaren 9an Euskalduna Jauregian burututako “Ikastetxe barruko eta kanpoko hezkuntza-bizikidetza” jardunaldian, Hezkuntza Sailak eta El Correo egunkariak sustatutako ekimena, hain zuzen. Ikastolak elkarbizitza alorrean dituen plan eta programen osogarri garrantzitsua dira bertan tratatutako gaiak:
Read more

Disfrutatu Gabonetan Ikastolako kanpusetan!

Gabon oporraldietarako kanpusak eskainiko ditu Behekosoloa Kiroldegiak, Lauro Ikastolako ikasle diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat ere, 3 eta 18 urte bitartekoentzat. Euskara eta ingelesa landu eta indartu nahi dutenentzat bai; eta kirola egin nahi dutenentzat, badaukagu eskaintza zabala: saskibaloia, futbola eta ur-poloa. Ondoko atalean duzue eskaintza eta izen-emate orria Lauroko bazkide ez direnentzako: SAKATU OPORRETAKO KANPUS ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences