Berrien artxiboa

Leire Zeberio Feltrer ikaslea saritua “Urruzunotarrak gehituz” literatur lehiaketan

Leire Zeberio Feltrer Batxiler 2. mailako ikaslea, aurtengo “Urruzunotarrok gehituz” literatura-saridunen artean dago, Poesia A kategorian (Batxiler edo Erdi Mailako Heziketa) aurkeztu duen “Zalantzaren itsasoa” lanari esker.  Saria lau eguneko egonaldia izango da Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean, saridun guztiak bilduko dituena, literatura-tailer eta ingurunea ezagutzeko txangoak eginez. Ondoren, sari- banaketa ekitaldia izango da Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren ...
Read more

Eskola Jasangarriaren ziurtagiria berriztatu dugu

Ikasturte honetan, urtarrilean, Ingurugelako arduradunen auditoretza izan genuen Ikastolan, lau urterik behin berriztatu beharreko ziurtagiria berresteko. Komunikatu digutenez, azterketa horren emaitza baikorra izan da eta Jasangarritasun Ziurtagiria oraingoan ere berriztatu dugu, 2011-2012 urtean lehen aldiz lortu genuenetik gertatu izan ohi denez. Arduradunen txostenean arlo sendoak eta iradokizunak helarazi dizkigute, azken hauek aztertu eta hurrengo ikasturtean ...
Read more

PISA, Diagnostiko, DBH 4 amaiera: ibilbide bikainaren berrespena

Hiru hilabete honetan ISEI-IVEI erakunde autonomoak 2018an burutu zituen LH4ko diagnostiko frogen emaitzak, eta PISA frogaren eta DBH4ko etapa bukaerako frogen emaitzak jaso ditugu. Datu hauek, Ikastolaren proiektuaren arrakasta neurtzeko baliogarriak zaizkigu, Lauroko ibilbidean ohikoak direnak beste froga objektibo batzuekin batera, eta gure hobe-lerroak definitzen laguntzen digute. ISEI-IVEI froga hauen kasuan, erakundeak Ikastolako ikasleen ISEK ...
Read more

DBHko ikasleek diseinatu, sortu eta idatzitako ipuinak

DBHko Plastika arloan, azken ikasturteetan ikaskide txikienentzat teknika ezberdinnak erabiliz egindako ipuinak ekoiztu dituzte eta eskuragarri daudela gogoratu nahi dizuegu, itxialdian seme-alaba txikienekin irakurtzeko. Alde batetik, 2017-2018 ikasturtean 3. mailako Plastika arloan egindako 12 ipuinen bilduma dugu. Itzalen bidez egindako ipuinak dira; istorioak, pertsonaiak, ilustrazioak… dena DBHko ikasleek asmatutakoa, noski. KLIKATU HEMEN – “Itzalak egiteko ...
Read more

Batxilerreako ikasle berrien matrikula epeak

Batxilerrerako ikasle berrien matrikula egiteko: ON-LINE, Eusko Jaurlaritzaren webgunean, maiatzaren 4tik 21era. Klikatu HEZKUNTZA ORRIALDEAN. Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan: maiatzaren 11tik 22ra, hitzordua eskatuz rodriguezr@lauro.eus helbidean. Prozesua xedapen hauen arabera egingo da: KLIKATU HEMEN Beharrezko dokumentuak: Ikasle eskatzailearen NAN. Gurasoen NAN. Familia liburu osoaren fotokopia. Familia-errolda agiria. Informazio gehiago behar izanez gero, Ikastolara deitu dezakezue: 94-4538007, ...
Read more

Liburuaren eguna, etxean!

Aurten etxean ospatu behar dugu Liburuaren Eguna, eta etapa guztietan hainbat ekimen burutzen ari dira. Honako hauek, adibide bat dira: Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek argazkiak bidali dituzte, etxean irakurtzen daudela, eta colage bat egin dugu, amaieran ikusi dezakezuena. Gora LH 3ko irakurleak! Haur Hezkuntzako irakasleek bideo bat grabatu dute euren liburu eta irakurketa zaletasuna ...
Read more

Antzara-jokoa Lauro Ikastolako taulan: Heziketa Fisikoa Lehen Hezkuntzan

Lehen Hezkuntzako Heziketa Fisikoan konfinamendu garairako prestatutako ekintzen artean, abagune honetarako propio egindako jarduera bat aurkeztu nahi dizuegu: “Antzara-jokoa” , taula berezian, eta kirol-jarduerak proposatuz, ikasleek jolasten duten bitartean jarduera fisikoa egin dezaten. Anima zaitezte denok, eta jolastu taula berezi honekin, ondoko arauei jarraituz Hasi aurretik beroketa bat egitea komeni da, artikulazioak ondo mugiaraziz eta ...
Read more

EtxeanGeratuTangram proiektua

DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, duela pare bat astetik, programazioa aldatu dugu egun berezi hauetara egokitzeko. Orain EtxeanGeratuTangram proiektua lantzen ari gara. ZER egiten ari gara? Tangram jokoa erabiliz, etxean derrigortuta geratzearen gaia adierazten ari gara: zer egiten ari gara, zer egin dezakegu, nola pasatu ahal dugu konfinamendu hau? NOLA egiten ari gara? Irudiak egiteko, Marrazketa Teknikoa arloan Keynote ...
Read more

Planetaren ordua, etxean: Itzali argia, dena ondo joango da!

“Planetaren ordua” WWF erakundeak sustatzen duen ekitaldi globala da, urtero martxoan ospatzen dena. Ekintza sinboliko honen bitartez larunbatean, martxoak 28, 20:30etik 21:30era argi eta tresna elektriko guztiak itzaltzen dira, hurrengo leloari jarraituz: “Argiak itzali. Dena ondo joango da”. Gure ikasleek poster batzuk sortu eta ekintza honekin bat egin nahi izan dute. Anima zaitezte zuok ere! ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences