Sukaldaritza ikastaroak

Opcion1Lauro Ikastolak helduentzako sukaldaritza-ikastaroak eskaintzen ditu, ikasleen eskola-sukaldean, eta Ikastola Sukaldarietako baten eskutik. Helburua, dibertitu bitartean, sukaldaritzari buruzko oinarrizko jakintzak barneratzea da.

Ondoko ikastaroak antolatu ditugu:

Sushi ikastaroa

  • Data: Maiatzaren 18a, ostirala.
  • Ordua: 17:00 – 19:00

Bakailao ikastaroa: pil-pil, bizkaitar eta ajoarriero erara.

  • Data: Maiatzaren 25a, ostirala.
  • Ordua: 17:00 – 19:00

Postre ikastaroa: pantxineta, cupcakes-ak eta txokolatezko mousse-a.

  • Data: Ekainaren 15a, ostirala.
  • Ordua: 17:00 – 19:00.

12 kideko taldeak sortuko ditugu eta izena lehenengo ematen dutenek izango dute lehentasuna. Ikastaro bakoitzaren prezioa 15€ da; Ikasle-ohien Elkarteko kideentzat, ordea, 10€.

Izena emateko idatz ezazue ikasle-ohiak@lauro.org helbidera, zein ikastarotan parte hartu nahi duzuen adieraziz.

ANIMATU ZAITEZTE GUREKIN SUKALDATZERA!!!

 

 

 

El sitio web www.lauro.org utiliza cookies cuando un Usuario navega por los sitios y páginas web del portal. Puede obtener más información sobre las cookies en la sección LOPD.