Berrien artxiboa

DBHko ikasleek diseinatu, sortu eta idatzitako ipuinak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 maiatza, 2020
DBHko Plastika arloan, azken ikasturteetan ikaskide txikienentzat teknika ezberdinnak erabiliz egindako ipuinak ekoiztu dituzte eta eskuragarri daudela gogoratu nahi dizuegu, itxialdian seme-alaba txikienekin irakurtzeko. Alde batetik, 2017-2018 ikasturtean 3. mailako Plastika arloan egindako 12 ipuinen bilduma dugu. Itzalen bidez egindako ipuinak dira; istorioak, pertsonaiak, ilustrazioak… dena DBHko ikasleek asmatutakoa, noski. KLIKATU HEMEN – “Itzalak egiteko ...
Sakondu

Batxilerreako ikasle berrien matrikula epeak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 apirila, 2020
Batxilerrerako ikasle berrien matrikula egiteko: ON-LINE, Eusko Jaurlaritzaren webgunean, maiatzaren 4tik 21era. Klikatu HEZKUNTZA ORRIALDEAN. Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan: maiatzaren 11tik 22ra, hitzordua eskatuz rodriguezr@lauro.eus helbidean. Prozesua xedapen hauen arabera egingo da: KLIKATU HEMEN Beharrezko dokumentuak: Ikasle eskatzailearen NAN. Gurasoen NAN. Familia liburu osoaren fotokopia. Familia-errolda agiria. Informazio gehiago behar izanez gero, Ikastolara deitu dezakezue: 94-4538007, ...
Sakondu

Liburuaren eguna, etxean!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 apirila, 2020
Aurten etxean ospatu behar dugu Liburuaren Eguna, eta etapa guztietan hainbat ekimen burutzen ari dira. Honako hauek, adibide bat dira: Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek argazkiak bidali dituzte, etxean irakurtzen daudela, eta colage bat egin dugu, amaieran ikusi dezakezuena. Gora LH 3ko irakurleak! Haur Hezkuntzako irakasleek bideo bat grabatu dute euren liburu eta irakurketa zaletasuna ...
Sakondu

Antzara-jokoa Lauro Ikastolako taulan: Heziketa Fisikoa Lehen Hezkuntzan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 apirila, 2020
Lehen Hezkuntzako Heziketa Fisikoan konfinamendu garairako prestatutako ekintzen artean, abagune honetarako propio egindako jarduera bat aurkeztu nahi dizuegu: “Antzara-jokoa” , taula berezian, eta kirol-jarduerak proposatuz, ikasleek jolasten duten bitartean jarduera fisikoa egin dezaten. Anima zaitezte denok, eta jolastu taula berezi honekin, ondoko arauei jarraituz Hasi aurretik beroketa bat egitea komeni da, artikulazioak ondo mugiaraziz eta ...
Sakondu

EtxeanGeratuTangram proiektua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 apirila, 2020
DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, duela pare bat astetik, programazioa aldatu dugu egun berezi hauetara egokitzeko. Orain EtxeanGeratuTangram proiektua lantzen ari gara. ZER egiten ari gara? Tangram jokoa erabiliz, etxean derrigortuta geratzearen gaia adierazten ari gara: zer egiten ari gara, zer egin dezakegu, nola pasatu ahal dugu konfinamendu hau? NOLA egiten ari gara? Irudiak egiteko, Marrazketa Teknikoa arloan Keynote ...
Sakondu

Planetaren ordua, etxean: Itzali argia, dena ondo joango da!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 martxoa, 2020
“Planetaren ordua” WWF erakundeak sustatzen duen ekitaldi globala da, urtero martxoan ospatzen dena. Ekintza sinboliko honen bitartez larunbatean, martxoak 28, 20:30etik 21:30era argi eta tresna elektriko guztiak itzaltzen dira, hurrengo leloari jarraituz: “Argiak itzali. Dena ondo joango da”. Gure ikasleek poster batzuk sortu eta ekintza honekin bat egin nahi izan dute. Anima zaitezte zuok ere! ...
Sakondu

“Zinema eta Zientzia” zikloan DBH 4ko ikasleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 martxoa, 2020
DBH 4ko 40 ikasle DIPC Donostia International Physics Centerrek eta Euskadiko Filmategiak antolatzen duten Zinema eta Zientzia zikloan parte hartu dute gaur, martxoak 11. Arte Ederretako Museora joan dira, Esther Atela irakasleak lagunduta, ikastetxeei zuzendutako emanaldietara, eta “El dia de mañana” filmea ikusi dute, horren ostean fisikari batekin solasaldi eta galde-erantzunen txanda izan dutelarik. “Zinema ...
Sakondu

Eskaintza berriztatua udako kanpusetan: errugbia, saskia, ingelesa,… eta gehiago!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 martxoa, 2020
Badugu prest Udako kanpusetako eskaintza, 3-18 urte bitarteko neska-mutilentzat, Lauroko ikasleak izan hala ez. Kanpusak, ekainaren 22tik uztailaren 30era burutuko dira, asteroko txandetan. Kontuan izan aurten berrikuntza ezberdinak ditugula: St. George’s English Academy-ko Summer City aukera, 13-18 urte bitartekoentzat Errugbi hobekuntza, Bilbao Basket-en kanpusa, eta gehiago. Kanpus guztietako IZEN-EMATEA, Lauro Ikastolaren bitartez egingo da. SAKATU ...
Sakondu

M8 egunero da! Hasi dira jarduerak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 martxoa, 2020
Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, hainbat jarduera buruko dira egunotan, etapa guztietan. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu. Hona hemen, Ikastolan burutuko diren jardueren laburpena: Haur Hezkuntza: Berdintasuna lantzeko abesti, ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.